ELAk salatzen du Iruñeko jaietan gertaturiko bortxaketaren epaia erabat patriarkala dela

2018/04/26
ELAk irmo salatu nahi du 2018eko apirilaren 26 honetan Espainiako justizia patriarkalak ateratako sententzia: 9 urteko kartela zigorra baino ez, 50.000 euroko kalte ordaina eta urruntze agindua iazko San Ferminetan emakume bat bortxatu zuten bost gizonentzat; José Ángel Prenda, Alfonso Jesús Cabezuelo, Jesús Escudero, Ángel Boza eta Antonio Guerrerorentzat. Epaiaren ustez ez da sexu deliturik atzeman, bai, ordea, “sexu abusuak”. Are gehiago, intimitatearen kontrako delituagatik ere absolbitu egin ditu bost erasotzaileak eta horietako bakarra zigortu du lapurretagatik.

Espainiako justizia patriarkalak argi utzi du gaurkoan ere, emakumeon gorputz eta bizitzek balio gutxi dutela sistema honetan. Albiste bereziki larria iruditzen zaigu gaurkoa eta atzeraka doan jendarte injustu baten islada. Emakume batek baiezkoa eman ezean, ezezkoa da; indarkeria, alegia.

Horregatik, ELAk bat egingo du apirilaren 26rako mugimendu feministak deituriko elkarretaratze eta ekimen guztiekin.

Bortxaketa hau jasan zuen emakumeari gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu. Are gehiago, bat egiten dugu mugimendu feministatik hasita, herritar orok uneotan sentitzen duen injustizia eta amorruarekin. Sentimendu konpartitua da.

Erasorik ez erantzunik gabe!