TORTURA

ELAk Bilgune Feministak deitutako agerraldian parte hartu du tortura sexistak salatzeko

2025/11/14
ELAk Bilgune Feministak deitutako agerraldian parte hartu du tortura sexistak salatzeko
Bilgune Feministak agerraldia egin du Iruñeko Katakraken tortura sexistak salatzeko eta Iratxe Sorzabali babes osoa adierazteko

Askotarikoak dira indarkeria matxistak hartzen dituen formak. Euskal Herrian, urte luzez, tortura sexistekin gertatu dena salatu eta gogora ekarri nahi izan du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Espainiako eta Frantziako estatuen funtzionario diren gorputz polizialek sistematikoki egindakoa indarkeria matxistaren aterkipean kokatu behar da.

Agerraldi honen bitartez, elkartasun eta babes osoa adierazten nahi izan zaio Iratxe Sorzabal Diazi. Izan ere, bere torturatzaileen aurkako salaketa jartzea erabaki du kasua berriro irekitzeko eskatuz.

Iragan otsailean eta martxoan Iratxek izandako epaiketetan, absolbitua izan zen berak jasandako torturak onartu eta aitortu zirelako, eta beraz, onartutako autoinkulpazioak torturaren ondorio izan zirela ebatzi zelako.

Giza Eskubideen Behatokiak adierazi bezala, onartezina da torturak egiaztatuak izan direnean, epaitegi penal baten aldetik torturatzaileak nortzuk izan diren jakiteko ikerketarik martxan ez jartzea.

Hori dela eta, ELAk bat egin du Mugimendu Feministak partekatutako irakurketarekin eta beste hainbat eragile sozial eta sindikalekin parte hartu du agerraldian justizia, memoria, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatuz.