EPE Irakaskuntza 2015-16 Nafarroa

 

 

2014 eta 2015erako Nafarroako Gobernuak oposizioak deitu ditu. ELArentzat EPE deialdi honekin gertaturikoa iruzur hutsa da. Nafarroako Gobernuak hasiera batean 320 lanpostu detu bazituen ere, azkenean, gehingo sindikalaren aurka, 200 besterik ez ditu mantendu. Haur eta Lehen Hezkuntzako euskarazko 120 lanpostu desager arazi ditu Nafarroako erregimenaren alderdi politiko, sindikatu eta botere faktikoei men eginez. Gainera, EPE deialdi honetarako ere zerrenda bikoitza mantenduko da. Erabaki eta kudeaketa okerragorik ez zitekeen.

Hau honela izanik ere, ELAk laguntza eskainiko die oposizio hauetan parte hartu nahi duzuen afiliatu eta langileei. Besteak beste afiliatuentzat ikastaroak eta gai-zerrendak %30eko beherapenarekin lortzeko modua antolatu dugu.

 


Ikastaroak

Gai-zerrendak


Ikastaroen informazioa


Ikastaroetan izen-ematea


Gai-zerrendak eta prezioak


Gai-zerrenden eskaera


Nafarroako Gobernuak EPE deialdia Maisu-Maistren kidegora mugatzen du. Espainiar estatuak ezarririko birjartze-tasari men eginez 200 plaza besterik ez ditu iragarri. Haur eta Lehen Hezkuntzako euskarazko 120 plaza murriztu ditu eta zerrenda bikoitza mantentzeko erabaki larria hartu du. Hauek dira deialdian sartuko dituen espezialiatateak eta plazak: 


Espezialitateak

Euskara
Gaztelania
GUZTIRA
LibreaEzinduentzatGuztiraLibreaEzinduentzatGuztira
Entzumena eta Hizkuntza 7 1 8 13 1 14 22
Gorputz Hezkuntza 10 - 10 16 - 16 26
Ingelesa 23 2 25 - - - 25
Musika 9 1 10 11 1 12 22
Pedagogia Terapeutikoa 18 2 20 47 3 50 70
Euskal Hizkuntza eta Literatura
32 3 35 - - - 35
GUZTIRA99910887592200

 

Hautagai moduan izena eman eta merezimenduak aurkezteko epea:
Otsailaren 13tik martxoaren 3ra
.

Prozeduraren inguruko informazioa: Egin klik hemen

Gai zerrenda aplikagarriak:

  • Euskal Hizkuntza eta Literaturarentzat:
    374/1999 Foru Agindua
    , azaroaren 3koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Maisu-maistren kidegoko Euskal Filologia (Nafarroa) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoko Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateetarako gai-zerrenda berariazkoak onesten dituena
  • Gainerako espezialitateentzat:
    1993ko irailaren 9ko Agindua, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetan zenbait espezialitaterako sarrera, espezialitate berrien eskuratze eta mugikortasun-prozeduretan agindu behar dituzten irakasgai-zerrendak onartzen dituena, ekainaren 4ko 850/1993 Errege-dekretuak arautuak (1993ko irailaren 21eko EAOa).