2021/11/12 MAHAI SEKTORIALAREN LABURPENA

2021/11/15
2021/11/12 MAHAI SEKTORIALAREN LABURPENA
Mahai Sektorialean ordezkaritza dugun sindikatuok eta Hezkuntza Departamentuak honako gai hauek landu ditugu

Linka: MAHAI SEKTORIALAREN LABURPENA

Landu diren gaiak:

1- Hezkuntzako kontseilariaren Foru Aginduaren zirriborroa, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko ustekabeko ikuskatzaileen lanpostuak betetzeko izangaien zerrenden eraketa, antolamendua eta kudeaketa arautzen dituena.

 Ebazpena eta Anexoak: Hemen

2- Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren zirriborroa. Ebazpen horren bidez, ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten da.

 Ebazpena eta Anexoak: Hemen

 

3- Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren zirriborroa. Ebazpen horren bidez, irakasleei laguntzeko zentroetan (ILZ) aholkularitza- eta zuzendaritza-lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten da.

 Ebazpena eta Anexoak: Hemen

 

4- Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren Ebazpenaren zirriborroa.

 Ebazpena eta Anexoak: Hemen

 

5- Besteak

ELAren eskaerak:

  • Prestakuntzako Zerbitzu Berezien deialdia NAOn noiz argitaratuko den eskatzen dugu. Hezkuntza Sailak jakinarazi digu 2022ko lehen seihilekoan izapidetuko dela, 2021/09/01ean hasi ahal izateko 2022ko lehen hiruhilabetean izapidetuko da, 2021/09/01ean hasi ahal izateko.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako 2022ko EPEa: Hezkuntza Departamentuaren asmoa 2022ko ekainean egitea da, baina gaur egun ezin dute ziurtatu. Azken erabakia Gabonak baino lehen jakinaraziko digute.

 

Nafarroa 2021-11-13