sukalde eta garbiketa

ELAk epaitegietara joko du Hezkuntza Saila ez delako akordioa betetzen ari

ELAk epaitegietara joko du Hezkuntza Saila ez delako akordioa betetzen ari
Artxiboko irudia
Hezkuntza Sailak ez ditu ratioei eta laguntza kontratuei buruz sinatutako edukiak aplikatzen. Horregatik, bide judiziala jarri du martxan ELAk eta demanda jarri aurreko adiskidetze saiora deitu du Hezkuntza Saila.

ELAk mobilizazioak deitu ditu azaroaren 5ean, kaltetutako eskoletan kontzentrazioak egiteko. Hezkuntza Sailari ere urgentziazko mahai bat deitzea eskatu dio.

ELA salatu du arazoak daudela EAEko Hezkuntzako sukalde eta garbiketako akordioa betearazteko. Izan ere, Hezkuntza Saila adostutako hitzarmena betetzeko oztopoak ipini ditu, eta azken asteetan okertu egin da egoera honako iragarpenarekin: laguntza kontratuetan eta ratioetan ez da adostutakoa beteko.

Ratioei dagokienez, Hezkuntza Sailak ez du kalkulua egiteko adostutako koefizientea erabili nahi, eta ez ditu kontuan hartzen janaria ere prestatu behar zaien bestelako langileak. Ondorioz, lan kargak handiagoak dira adostutakoak baino, eta eragin zuzena du bai plangintzan, bai lan osasunean. Bestetik, garbitzaileen ratioaren kasuan, ez dira adostutako ratio berriak martxan jarri.

Hori guztiaz gain, Sailak erabaki du egin beharreko laguntza kontratu asko ez dituela egingo, eskoletatik eskatuta ere. Horretarako, Jaurlaritzak aitzaikiatzat hartu du hitzarmen berrian ageri den esaldi bat: hitzarmenak dio kontratu prekarioei aurre egiteko, gutxienez lan jardun erdiko kontratuak egingo direla, eta Jaurlaritzak orain dio lan jardun erdi horretara iristen omen ez diren laguntza beharrak ez dituela gauzatuko.  Trikimailu bat da kontratu gehiago ez egiteko.

Horren aurrean, ELAk bide juridikoa hasiko du. Hezkuntza Sailari demanda jarri aurreko lehen urratsa egin du: adiskidetze saioa deitu du. Eta bestetik, langileak mobilizatuko dira datorren azaroaren 5ean, hitzarmenaren ez betetzeak kaltetutako eskolen aurrean. Horrekin batera, ELAk urgentziako mahaia deitu dezan eskatu dio Hezkuntza Sailari.