HEZKUNTZA PUBLIKOA
ELAk amaiera zikloko greben jarraipen zabala azpimarratu du

Sindikatuek batutako datuen arabera, gaurko greba ere deitutako irakasleen %75ak babestu du. Eusko Jaurlaritzak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoekin, greba baldintzatu nahi izan du. Hala ere, urtarrilean 2 egunez milaka irakasle kalera atera ziren. Otsailean ere, beste bi egune hainbeste izan dira berriro kalera atera direnak. Horrela, haien desadostasunak berretsi eta greba eskubidea erabili dute indar erakusketa eredugarria eginez hezkuntza publikoaren defentsan.
Urtarrileko eta otsaileko lau greba egunetan “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!” lelopean deitutako mobilizazioetan milaka langile elkartu dira. Ziklo honetan deitutako mobilizazio eta greben bitartez salatu dute EAEn Hezkuntza Sail berria izan arren, azken urteetako jokamolde berbera dagoela mahai gainean: Hezkuntzako langileon lan-baldintzak okertzen ari dira, Hezkuntza Sailak erabakiak aldebakarrez hartzen dituelako eta negoziazioak eduki esanguratsu gabe etengabe luzatzen dituztelako.
Azken grebek eta mobilizazioek bi mahai deitzera eta pausu bakan batzuk ematera behartu dute Jaurlaritza. Argi dago grebak direla Jaurlaritza mugiarazten dutenak. Astelehenean, bilera batera deitu zituen sindikatuak aldez aurretik idatzizko inongo proposamenik bidali gabe. Bereziki larriada Jaurlaritza, langileen gehiengoa ordezkatzen ez duten sindikatuekin, grebetan milaka langile aldarrikatzen ari diren edukiak jarri gabe eta langileen %90a ordezkatzen duten greba deitzaileen kontra, gutxiengoan akordioa sinatzeko prest agertu izana.
Egun hauetan irakasleok oso mezu argiak helarazi diote Hezkuntza Sailari:
-
15 urte direla hitzarmena eguneratu gabe.
-
Lan zamak arintzea, enplegu publikoa kontsolidatzea eta bermatzea, eros ahalmena berreskuratzea, lanosasuna zein euskara eta hezkidetza bermatzeko neurriak proposatzeko garaia dela.
-
Ez badago aldarrikapen hauekiko erantzunik grebetan jarraitzeko indarrekin daudela.
Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da inbertsioa handitu eta lan baldintzak hobetu eta baliabideez hornitzea. Gaurko emaitza kontutan izanda, deialdi honetan dauden sindikatu deitzaileek baloratuko dute datozen mobilizazioak nolakoak izango diren.