GTUAren eztabaidetan parte hartzen ari da ELA bere proposamenak beste ehunka sindikatui helaraziz

Mundu osoan, krisiak agerian utzi du, osasun sistema publiko eta beste zerbitzu publiko sendo batzuk ezinbesteko beharra direla, eta funtsezko premiak asetzeko soldata baxuak, informalak eta prekarioak dituzten hainbat langilek – sarritan emakumeak eta etorkinak – ezinbesteko ekarpena egin dutela. COVID-19 baino lehen, langile horietako askok lan baldintza kaskarrei eta prekarioei, lan segurtasunik ezari eta finantza zailtasunei egin behar zieten aurre. Pandemiak goizetik gauera heroi bihurtu baditu ere, aldi berean, aurre egin behar dieten osasunerako eta segurtasunerako arriskuak izugarri handitu dira.
ELA, GTUA honetan bere ekarpenak egiten ari da. Bai pandemiak eragindako krisitik irtetzeko alternatibak mahai gainean jarriz, bai beharrezkoak eta iraunkorrak diren empleguak non eta nola sortu plazaratuz. Denon artean beste etorkizun bat egitea posible delako, pertsonak eta bizitzak erdigunean jarriko dituena.
Eztabaida hauetan parte hartzeko ELAren ekarpen nagusiak ondorengo bi proposamen idatzi hauek izan dira: