EUSKARA

Xabier Mendiguren Bereziartua hil da, agur eta mila esker

03/10/2023
Xabier Mendigurenek utzi gaitu. Xabierrek euskarari, euskaldunoi eta euskalgintzari eskaini dizkio bizitza eta ELA bere bidelagun izan zedin lan egin zuen. ELAk urte hauetan Kontseiluaren eskutik asko jaso du eta ahal duena emateko aukera izan du euskaldunon hizkuntza eskubideen alde, bereziki langileek euskaraz lan egiteko eskubidearen alde, Xabierrek hasitako bide hari segida emanez.

ELAk doluminak adierazi nahi dizkie Xabierren senitartekoei, lagunei eta Kontseiluko egungo gure bidelagunei.