Los sindicatos denuncian la criminalización de la huelga, el día que se celebra el juicio contra tres trabajadores del metal de Bizkaia

16/09/2021
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT, USO eta Bizkaiko metaleko grebalari guztiek greba-eskubidearen kriminalizazioa salatu dute, desordena publikoengatik inputatutako hiru langileen aurkako epaiketa egiten ari den egunean. Bilbon, ekainaren 21ean, lan-baldintzak hobetzeko deitutako bosgarren greba egunean inputatu zituzten. Guztira, 10 greba egun egin dituzte Bizkaiko metalean, baita hainbat mobilizazio ere.

Bilboko epaitegien aurrean egindako elkarretaratzean, gaur egun zazpi langile inputatuta daudela gogorarazi dute, baina 15 izatera iritsi zirela. Horietako zortzi absolbitu egin dituzte, baina isunak eta zigor ekonomikoak ezarri dira, kasu batzuetan Mozal Legea aplikatuta. Urriaren 4an beste bi langile epaituko dituzte, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek 23 hilabeteko kartzela-zigorra eskatuta.

Sindikatuek patronalaren aldeko jarrera eta indarkeria neurriz kanpo erabiltzea leporatu diote Jaurlaritzari. "Kriminalizazio saiakera hau erabaki politiko baten ondorioa da. Gatazkan patronalaren alde agertu zen zalantzarik gabe, adibidez, Ertzaintza grebalariak beldurtzera bidali zuenean". Hainbat langile kolpatu, atxilotu eta salatu zituzten orduan.

Sindikatuek azpimarratu dute ez dela kasu isolatu bat, eta gogorarazi dute ITP-PCB, Tubacex eta abarren langileen aurkako indarkeria-gertaerak izan direla. "Inork ez ditu ahazten Ertzaintzak bere lanpostuen atarian eta Eusko Legebiltzarraren atarian jipoitutako langileen irudiak", deitoratu dute. Eusko Jaurlaritzari eta FVEMi ohartarazi diete bide poliziala eta bide judiziala ez direla bidea, eta, aldi berean, deitoratu dute Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak ez dutela urratsik egin greba egiteagatik kaleratu dituzten metaleko langileak babesteko. "Ez ditugu ikusi grebarekin bat ez egiteko mehatxatuta egon diren langileak defendatzen, ez ditugu ikusten egunero prekaritatean murgilduta bizi diren langileekin batera, batzuetan osasuna eta gehiegitan bizitza galtzen dutenekin batera. Enpresariek langileen eskubideak urratzen dituzte inpunitate osoz, Eusko Jaurlaritzak baimentzen duelako".

ELA, CCOO, LAB, UGT, esk, CGT, CNT, USO sindikatuek azpimarratu dute langileen eskubideak defendatzea ez dela inoiz delitua izango, eta salaketek, isunek eta errepresioak lan eta bizi baldintza duinen alde borrokatzea erabakitzen dutenak geldiaraziko ez dituztela ziurtatu dute.