Gipuzkoako ostalaritzako patronalak aurkeztutako edukiak eskasak dira eta prekarietatea sustatzen dute

2022/06/29
Gaur, ekainak 29, Gipuzkoako ostatuen sektoreko sindikatuek eta patronalak negoziazio mahaiaren bilera eduki dute, eta aurrerapausorik gabe amaitu da. Patronalak aurkeztutako proposamenak ez baitu inolako hobekuntzarik jasotzen. Alderantziz: soldata igoerak % 3ko eta % 4ko maximoekin mugatu nahi ditu – inflazioa ekainean hamar puntura iritsi dela jakin den egun berean –, eta prekarietatea sustatzen dituzten neurriak jaso nahi ditu hitzarmenean, hala nola, aldizkako kontratu finkoen bidez, besteak beste.

Zehazki, hauxe da patronalak aurkeztutako proposamena:

  • - 2022ko soldata igoera % 3,3ko mugarekin; 2023ko KPIa % 4ko mugarekin; eta 2024ko KPIa % 2ko mugarekin.

  • - Ezabatu 25. artikula.

  • - Lanaldi partzialeko aldizkako kontratu finkoei legezko estaldura ematea.

  • - Ultraktibitate mugagabea.

  • - Ratioak: ez dute gelak mugatzen dituen hitzarmenik arautu nahi.

ELAk, planteamendu atzerakoi eta baldintza prekario horien aurrean, uste du inoiz baino beharrezkoagoa dela mobilizazioa eta uztailaren 7, 8 eta 9rako deitutako greba. Eta bihar, ekainaren 30ean, Tabakaleraren aurrean egingo den kontzentraziora deitzen ditu langileak.

Era berean, ELAk negoziazio mahaian hobekuntzak negoziatzen jarraituko du. Horregatik, negoziatzeko borondatea erakusteaz gain, sindikatuak patronalari eskatu dio uztailaren 5ean egingo den hurrengo bileran jauzi kualitatibo egin, eta benetako KPIaren araberako soldata igoerak aurkeztu ditzala, mugarik gabe, eta sektoreko lan baldintza txarrekin amaitzeko bermeak eskaini ditzala.