GIPUZKOAKO OSTATUAK
Auzitegi Gorenak ADEGI zigortu du pandemian aldi baterako lan erregulazioko espedienteetako langileen soldatak osatzera
2024/04/08
Auzitegi Gorenak berretsi egin du ELAk EAEko Auzitegi Nagusian irabazitako epaia, Gipuzkoako ostatuen hitzarmenaren 25. artikulua aplikatzea eskatzen zuena. Beraz, Auzitegi Gorenak argi utzi du honakoa: Gipuzkoako hotelek 2020ko martxotik aurrerako aldi baterako lan erregulazio baten eraginpean zeuden sektoreko langile guztien soldatak osatu beharko dituztela.
ELAk txalotu egin du 2.000 langileri baino gehiagori eragiten dien epaia. Sententziak ezetsi egin baitu ADEGIk, sektoreko patronalaren ordezkari gisa, aurkeztu zuen errekurtsoa.
Hemendik aurrera, edozein langilek zordundutako zenbatekoak erreklamatu ahal izango dizkio enpresari.