SANATORIO BILBAÍNO
ELAk greba mugagabea deitu du enpresak langile guztiak kaleratu nahi dituelako
Greba mugagabea martxoaren 2an hasiko da. Langileei ez zieten kaleratzea jakinarazi, komunikabideen bitartez izan zuten horren berri. Gaur, otsailak 23, Enplegu-Erregulazio Espedientearen kontsulta-aldiko lehen bilera egin da, eta enpresak itxiera besterik ez du planteatu.
ELAk salatu du klinikak 28 langileak kaleratu nahi dituela arazo ekonomikoak argudiatuta. Hala ere, Siervas de Jesús taldearen parte da eta horrek baliabide ugari ditu mundu mailan. Gainera, hainbat zentro ditu Bilboko udalerrian bertan. Horregatik guztiagatik, ELAk uste du ez dagoelako arazo ekonomiko larririk kaleratzeak justifikatzeko eta greba mugagabea deitu du martxoaren 2tik aurrera.
Lehenengo bileran, ELAk dokumentazio guztia eskatu du, baina enpresak ez du ezer aurkeztu. Hori dela eta, sindikatuak uste du ez dagoela arrazoirik zentroa ixteko, ezta langile guztiak kaleratzeko ere; beraz, ez du kaleratzerik onartuko eta datozen egunetan langileak mobilizatuko ditu.