Kalitatezko osasun publikoaren eta lan-baldintza duinen aldeko aldarrikapenak egin dituzte Osasunbideako sindikatuek

27/11/2020
Kalitatezko osasun publikoaren eta lan-baldintza duinen aldeko aldarrikapenak egin dituzte Osasunbideako sindikatuek
LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek pairatzen ari garen pandemia egoerak Nafarroako osasun sisteman dauden egiturazko gabeziak agerian utzi dituela salatu dute Nafarroako Gobernuaren aurrean egindako agerraldian.

Osasunbidean ordezkaritza duten sindikatu guztiak, bat izan ezik, kalitatezko osasun sistema publiko baten alde eta lan-baldintza duinak izateko aldarrikapenak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztu dute gaur.

Gaur egungo Osasunbideako egoera jasanezina da. Pandemiak agerian utzi ditu Nafarroako osasun sisteman dauden egiturazko gabeziak. Testuinguru honetan LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek indarrak batu eta zenbait aldarrikapen egin dituzte.

Hauek dira horietako batzuk: osasun publikorako aurrekontua gutxienez Europar Batasuneko batez bestekoarekin parekatzea, enplegua arloan lan-baldintzak hobetzea, plantilla handitzea, behin-behineko langileak finkatzea aldizkako lan-eskaintza publikoak eginez edo lanaldia % 100era igotzea (borondatez eskatzen diren murrizketetan izan ezik) eta kontratu partzialak kentzea. Aurretik datozen murrizketak baliogabetzea eta lehen mailako arreta premiaz garatzea eta berrantolatzea, besteak beste.

 

Irakurri aldarrikapenen dokumentu osoa