BOMBEROS DE BILBAO

Acusan al alcalde, Juan Mari Aburto, de no cumplir con las mejoras pactadas

24/05/2023
Bilboko Miribilla auzotik udaletxeraino abiatu den kalejira batean, udaleko suhiltzaileek Juan Maria Aburto alkateari leporatu diote ez duela bete langileekin adostutakoa. Suhiltzaileen esanetan, alkateak ez du akordioa bete: ez dute berreskuratu galdutako erosahalmena; udal anbulantziaren zerbitzua bertan bera utzi du -ondorioz, zerbitzu askotan ez dago arreta medikorik-; Deustoko lan egoitzaren egoerak kaxkarra izaten jarraitzen du; eta ez dago lanpostuen balorazio egokirik, beraz, ez dago kolektiboarentzako irizpiderik ezta etorkizuneko proiekturik ere. Kalejira Albiako lorategietara heldu denean, alegia, EAJren egoitzara, udaleko beste langileek batu zaizkie. Denak batera heldu dira udaletxera. Udaleko langile guzkiek salatu dute ez direla akordiok betetzen. Orain arte egindako negoziazio mahaiak antzuak izan direla baieztatu dute eta hurrengo mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.