Hezkuntza Publikoa Nafarroa

Zeren alde lan egiten du ELAk?

2023/03/27
Nafarroan Hezkuntza Sistema Publiko propioa eraikitzearen alde egiten du, ikasleen eta irakasleen baldintzak erdigunean jarriz.

Burujabea Espainia eta Frantziaren eredu uniformatzailetik. Burujabea kapitalaren eta enpresen nahi pribatuetatik. Burujabea politikoki, edozein izanik ere boterean dagoen alderdia. Euskal Herria erreferentzi-marko gisa duen hezkuntza euskalduna nahi du ELAk. Egungo desorekak gaindituz, hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna bilakatuz.

Horretarako LOMLOEren eredu zentralizatzaile eta merkantilistatik urrunduz.

 

Nafarroa Europako azken muturrean dago, BPGaren %3,8a soilik bideratzen du hezkuntzara. ELAk UNESCOk gomendatutako %6a du helburu. Horretarako ezinbestekoak dira: Madriletik ezarritako gastu arauarekin apurtzea, zorra auditatzea, ez zilegia ez ordaintzea eta fiskalitatea eraldatzea. 

 

Euskarazko murgiltze ereduaren alde egiten du ELAk, D ereduaren alde. Honekin ikasle euskaldun elebidunak sortu nahi ditugu, atzerriko hizkuntzetan maila on bat ere izango dutenak. 

D eredua aukeratzen ez dutenentzat, A eredua gutxienekoa izan beharko litzateke Nafarroa osoan. Euskararen ezagutza minimo bat izateko, hizkuntzarekiko lotura afektiboa sortzeko eta elkarbizitza hobetzeko.

 

ELAk UPNk eta PSNk inposatutako IIP-PAI bezalako programai uko egiten die. Aberrazio pedagogikoak dira eta irakasle zein ikasleei ondorio latzak ekarri dizkie (kurrikuluak hustutzea, segregazioa, irakasle desplazatuak…). ELAk proposatzen du atzerriko hizkuntzen ikasgaia indartzea, Europan egiten den bezala.

 

 Alde batera utzita norberaren jatorria, maila ekonomikoa, generoa, gaitasunak, adina… hezkuntza komunitateko kide guztiok, gure aniztasunetik abiatuta, aukera berdinetan eta osotasunez bizi, ikasi eta lan egiteko eskubidea dugu.

 

Lan osasuna arriskuan jartzen duten egoerak (lan karga, prekariettea, agresioak…) prebenitu, detektatu, salatu eta aldatu. Irakasle-ikasleen ongizate pertsonal eta sozialari bidea emanez eta eskoletan esparru seguru eta erakargarriak sortuz, hezkuntza publikoaren kalitatea hobetuko dugu.

 

  • Lan baldintza egokiak bermatuko dituena

Hezkuntzako langileen % 50etik gora da behin-behinekoa, gure agintarien erabaki politikoen ondorioz. Honek hezkuntza publikoa ahultzea eta irakasleak prekarizatzea dakar. ELAk azken urteetan bezala, gogor jarraituko du lanean Nafarroako Gobernuak bere hezkuntza eskuduntzak erabiliz, urte luzez behin behinean diharduten langileak kontsolidatzeko prozesu bereziak martxan jar ditzan eta etorkizunean behin behinekotasuna haztea ekidingo duten neurriak aktibatu ditzan.

1.- Kontsolidazioa

Hezkuntzako langileen % 50etik gora da behin-behinekoa, gure agintarien erabaki politikoen ondorioz. Honek hezkuntza publikoa ahultzea eta irakasleak prekarizatzea dakar. ELAk azken urteetan bezala, gogor jarraituko du lanean Nafarroako Gobernuak bere hezkuntza eskuduntzak erabiliz, urte luzez behin behinean diharduten langileak kontsolidatzeko prozesu bereziak martxan jar ditzan eta etorkizunean behin behinekotasuna haztea ekidingo duten neurriak aktibatu ditzan.

2.- KPI-a ez pobretzeko 

Madrilgo Gobernuak UGT eta CCOOekin adostutako soldaten ondorioz, Nafarroako Hezkuntza Publikoko irakasleen eros ahalmenak galera berri bat izango du 2023an, %4,5ekoa. Horrela, azken hamarkadako galera %20tik gorakoa da. Honek irakasleak pobretzeaz gain, ezinbestean hezkuntza publikoa ahultzen du. 

3.- Ratioak eta lan kargak gutxituz

Irakasleok geroz eta itoagoak eta estresatuagoak sentitzen gara bokazioz aukeratu dugun lanbidean. Geroz eta lan zama eta ardura handiagoak jartzen ditu Hezkuntza Departamentuak gure bizkar. Honek gure lan osasunean arriskuan jartzeaz gain, hezkuntza kalitatea nabarmen okertzen du. Ezinbestekoa da ratioak jaistea, baliabideak aniztasunari eta behar bereziak dituzten ikasleei erantzuteko, tutoretza eta zuzendaritza lanetarako, ikastetxeetako programetarako, landa eremuko eskoletarako…

4.- Zerrenda Integratua Kidegoka

Kidegoka espezialitate eta hizkuntza guztiak integratzen dituen zerrendak bakarrik bermatzen ditu berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioak. Zerrenda beti irekita eta urteroko birbaremazioarekin.

 

Zurekin lortuko dugu!!