Iraila 28

ELAk auzitegi europarretara daraman bidea hasi du EAEn negoziazio kolektiboa galarazten duten erreforma laboralen zati bat indargabetzeko asmoz

ELA sindikatuak 2016ko uztailaren 18an demanda bat aurkeztu zuen Auzitegi Nazionalean, Sukaldaritza Kolektiboko I Lan-Hitzarmen estatala dela eta, hau sinatu zuten FEARS patronala, CCOO eta UGT sindikatuen aurka, askatasun sindikaleko eta negoziazio kolektiboko oinarrizko eskubideak urratu dituztelakoan. Aipatutako lan-hitzarmenaren aurka jotzeko arrazoia da estatalizazioak berarekin dakartzan ondorio kaltegarrien eredu dela: EAEn eta Nafarroan negoziazio kolektiboa galarazten du eta langileen baldintzak zeharo ...


Bizkaiko Aldundiko larrialdien komunikazio zentruak, publiko eta profesionala izatea aldarrikatu dute

2016/09/28

Bizkaiko Aldundia GERTU programa piloto berria eta larrialdi zerbitzuen komunikazio zentru berri bat eraikitzeko proiektua aurreratu du. ELAk kalitatezko zerbitzu publiko baten aldeko apustua egin dezan, langile publiko eta profesionalekin eskatu du.

Bizkaiko Aldundiak eta patronalek posizioa aldatu ezean erresidentzietako gatazka luzatu egingo da

2016/09/27

ELAren esanetan langile eskasia eta lan-baldintza kaskarrak estrukturalak dira zentroetan eta egoitzetan nekez egiten dira oinarrizko zerbitzuak. Foru Aldundiak, berriz, ez du ezer egin sektoreko lan-gatazka amai dadin; bere jokabidearekin sektoreko ugazabei babesa eman die, grebalariak kriminalizatu ditu eta gatazka gaiztotzea eragin du.

Ertzaintzaren azken promozioa bertan behera uzteko helegitearen aurkako elkarretaratzea

2016/09/27

Estatuko Abokatutzak Ertzaintzaren 25. lan-eskaintza publikoaren kontra jarri zuen helegitearen aurka ehunka ertzain elkarretaratu da gaur goizean Espaniano Ordezkaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Klima-aldaketa ezin da mugimendu sindikalaren agendatik kanpo geratu

2016/09/26

Adolfo Muñoz "Txiki", ELAko idazkari nagusiak, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistetan parte hartu zuen atzo Bilbon. Topaketak Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak Bilbon irailaren 23tik 25era egin dira. Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren I. eta II. Nazioarteko Topaketak. Muñozen esanetan "klima-aldaketa ezin da mugimendu sindikalaren agendatik kanpo geratu".

TMB Arraiz hiri-hondakinen plantako langileak ia sei hilabete greban

2016/09/23

UTE TMB Arraiz enpresak Bizkaiko hiri-hondakinen zati bat berziklatzea du eginkizun. Plantillak greba mugagabe bati ekin zion apirilaren 4ean, lan-baldintzak hobetzearren, eta prekarietatea mugatzearren. Gaur Garbikerren agoitzaren aurrean elkarretaratu dira.

Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak Bilbon

2016/09/22

Irailaren 23tik 25era Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak egingo dira Bilbon. 2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren I. eta II. Nazioarteko Topaketak. Bilbon egingo diren III Topaketen lema honakoa izan da: “Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatiban eraikiz”.

Sondika eta Zamudiko lorezainak greba mugagabean

2016/09/22

Bi udaletxeentzako lan egiten dute, Enviser enpresak kontratatuta. Euren lan baldintzak hitzarmen propio bidez hobetzea eskatzen dute. Eta azpikontratatutako enpresak eta Udalek auzian duten ardura euren gain hartzen ez dutelako daude greban irailaren 5etik. Estatu mailako eduki eskaseko hitzarmenaren ordez, sektoreko beste udalerri batzuetan lorezainen lan baldintzak eskatzen dituzte, ...

Murrizketen aurkako elkarretaratzeak ospitaletan

2016/09/22

ELA,SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok elkarretaratze bat egin dute, murrizketak salatzen jarraitzeko, Osakidetzako lan-baldintzak eta arreta-kalitatea okertu direlakoan. Bide batez, dei egiten diete alderdi politikoei murrizketa horiek guztiak igandeko hauteskundeen ostean kentzeko konpromisoa har dezaten.

Astigarraga autoak enpresako langileek greba mugagabea hasi dute

2016/09/22

Astigarraga Auto enpresak Renault eta Dacia automobilak saldu eta konpontzen ditu. Izan ere, zuzendaritzak plantilla guztia kaleratu nahi du amaierako EEE baten bidez; honek lantokiaren erabateko itxiera esan nahiko luke. Duela ia 30 urte Astigarragan kokatuta dago, eta 27 langilek osatzen dute bere plantilla.

Albiste gehiago ...

“Onartezina da gobernu batek demokrazia sindikala gutxiestea”

2016/09/20

ELA eta LAB sindikatuek deituta milaka lagun atera dira kalera Gasteizen langileek aukeratutako gehiengo demokratikoak errespetatu daitezela exijitzeko. Manifestazioa goizeko 10:30tan atera da Posta Plazatik, eta Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean amaitu da; bertan ekitaldi bat egin da.

ELAk eta LABek gehiengo demokratikoen errespetua exijituko dute Lehendakaritzaren aurrean

2016/09/12

ELA eta LAB sindikatuek manifestazioa deitu dute irailaren 20rako Gasteizen (10:30, Correos Plaza). Bertan sindikatu hauek uztailaren 22an Gizarte Elkarrizketaren Mahaia delakoan Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboaren inguruan adostutako ituna salatuko dute. Manifestazioa Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean amaituko da; bertan langileek ...

“Haserretzeko arrazoirik badugu”

2016/09/08

ELAren Nazio Kontseiluak Gizarte-Elkarrizketarako Mahaiak uztailaren 21ean erabakitako akordioak. Nazio Kontseiluaren ez Ohiko bilera honetan, Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboari buruz hartu zituzten akordioen inguruko adierazpena onartu du. ELAk mugimendu sindikalaren kontrabotere izaera berretsi du eta, Eusko Jaurlaritza erabat ...

Landeia

Landeia 215

sare sozialak

lan hitzarmenak