Gasteizko hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa Mercedesen

2021/10/13

Mercedeseko Enpresa Batzordeak eta zuzendaritzak gogor gaitzesten dute Erika Tavaresen hilketa matxista; Erika Mercedesek Gasteizen duen lantegiko langilea zen. Horregatik, eta hilketa matxista berri honen biktimari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea deitu da fabrikako sarreretan urriaren 14rako, 12:00etan, ‘Eraso sexistarik ez! ¡No a las agresiones sexistas!’ lelopean.

Eltziegoko Bodegas Eguia upategian izandako lan heriotza salatzeko bilkura

2021/10/13

Urriaren 8an lan-istripu hilgarria gertatu zen Eltziegoko Bodegas Eguia upategian (Araba). Lanean izandako heriotza berri hori salatzeko ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek bilkura egin dute eguerdian Eltziegon. Heriotza berri horrekin, dagoeneko 50 pertsona zendu dira 2021ean Euskal Herrian lanean, bosgarrena Araban.

Lan heriotza Eltziegoko Bodegas Eguia upategian

2021/10/08

ELAk jakin ahal izan duenez, lan-istripu hilgarri bat gertatu da Eltziegoko Bodegas Eguia upategian (Araba). Goizaldean gertatu da zoritxarreko ezbeharra. Makina bat gainera erori zaio 56 urteko langileari eta harrapatuta geratu da, heriotza eragin diolarik. Heriotza berri horrekin, dagoeneko 50 pertsona zendu dira 2021ean Euskal Herrian lanean, bosgarrena Araban.

Froneriko aldizkako langile finkoek antzinatasun plusa kobratu beharko dute lan egin gabeko aldiengatik ere

2021/09/28

Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak baietsi egin du ELA sindikatuak, Enpresa Batzordearen ordezkaritzan, aurkeztutako demanda, eta adierazi du enpresako aldizkako langile finkoek eskubidea dutela antzinatasun-plusagatiko bosturtekoa kobratzeko, benetan lan egindako aldiak ez ezik, lan egin gabeko aldiak ere zenbatuz. Gatazka kolektibo honek 163 langileengan du eragina, eta horietatik % 78,52 emakumeak dira.

24.4000 langileren kontsolidazioa eskatu dio ELAk Osakidetzari

2021/09/23

ELAk berriro eskatu dio Osakidetzari aldi baterako 24.400 langile finkatzeko, Osasuneko Mahai Sektorialeko gaurko bileran . Bestalde, Osakidetzak berretsi egin du gaur egungo behin-behinekotasun tasak iraunarazten dituen LEP bat martxan jartzen jarraitzeko borondatea, izan ere, 3.535 plaza baino ez dira eskaintzen. ELAk, gainera, kritikatu egin du Euskal Osasun Zerbitzuak zehaztu ez izana enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko lege-proiektuaren (Icetako Enplegu Publikoaren Legea) esparruan etorkizunean sendotzeko prozesu bat abian jartzeko ustezko borondatearen inguruan.

Mercedesek berriz ere Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea erabili du malgutasun-neurri gisa

2021/09/23

ELAk salatu du Mercedeseko zuzendaritza berriz ere ABEE (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea) erabiltzen ari dela langileen lanaldiak bere interesen arabera malgutzeko eta manipulatzeko tresna gisa. Izan ere, gaur, irailak 23, egin den bileran, Zuzendaritzak enpresa-batzordeari jakinarazi dio datorren astean ekoizpena berraktibatuko dela Gasteizko lantegian sei egunez jarraian, larunbata barne; horri gehitu behar zaio azken muntaketan gaueko txanda ordu erdi luzatuko dela. "Nola liteke astelehenean ABEE bat duen enpresa batek hurrengo astean lanaldia handitzea eta larunbatean aktibatzea?", galdetu du sindikatuak.

Arabako erresidentzien negoziazioa mahaia osatzen hasi dira

2021/09/21

2021. urteko irailaren 21a egun historikoa da Arabako erresidentzientzat. ELAk denbora luzez eskatu legez, eta bi urte baino gehiagoko borrokaren ondotik, negoziazio mahaia osatzeko aurreneko bilera egin da. Patronala prest azaldu da mahai horretan parte hartzeko, orain arte ez bezala.

Arabako egoitzetako langileek hitzarmen probintzial bat eskatu dute, prekarietatearekin amaitzeko

2021/09/17

Arabako egoitzetako langileek borrokan jarraitzen dute herrialdeko erresidentzia pribatuen sektoreko hitzarmena lortzeko. Bi urte eta erditan 17 greba eta astero mobilizazioak eign ostean, irailaren 21ean, asteartean, osatuko da hitzarmena negoziatzeko mahai sektoriala. Testuinguru horretan, sektorean ordezkaritza duten sindikatuetako -ELA, LAB, CCOO eta UGT- ordezkariek agerraldia egin dute Gasteizen, pairatzen duten prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena eskatzeko.

Egoitzak

Agurain

  • Calle Fueros, 27. 1200
  • 945 31 20 26

Gasteiz

  • Manuel Iradier 25, 01005
  • 945 1580 76

Oion

  • Nafarroa Etorbidea 31 behea 01320
  • 945 62 24 40