ELA Metal ve con preocupación la operación de venta de Arcelor a Mittal Steel
ELA-Metalgintza Federazioak bere kezka agertu du Mital multinazionalak Arcelor erosteko asmoaren aurrean. ELAren iritziz erabaki finantziero batean aurrean gaude eta enpleguaren murrizketa ekar lezake gauzatu ezkero, irabaziak %ko 27koak baino handiagoak izan bailitezke.
Sindikatu honek Arcelor duela hiru urte baino gutxiago sortu zela gogoratu du eta Aceralia, Arbed eta Usinor enpresen bategitearen ondoren, Euskal Herriko euren jarduera zatitzen hasi zela ere azpimarratzen du. Izan ere, hainbat lantoki (Azpeitikoa eta Lasaokoa Gipuzkoan, Nafarroako Lesakakoa eta Berrioplanokoa edo Baionako ADA) saldu egin zituen, eta horren ondorioz hainbat lanpostu galdu dira .
Gaur egun 4.000 langile inguruk lan egiten dute Euskal Herrian Arcelorren.