Movilizaciones en comercio de Bizkaia

02/12/2005

ELA sindikatuak CEBEK Bizkaiko enpresarien egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin du gaur, abenduak 2. Protesta ekintzaren helburua merkataritzaren negoziazio kolektiboan inolako aurrerapenik ez dela egon salatzea izan da. Elkarretaratzean ELAren ehun delegatu inguruk hartu dute parte. ELAko ordezkariek azpimarratu duenez, CEBEK-ek duen jarrera dela eta, etorkizunean mobilizazio gehiago egingo dira.