Nafarroako gazteen langabezia-tasa % 20koa da

2022/01/27

2021eko azken hiruhilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen atzean daude behin-behinekotasun indize handiko eta enplegu egonkorraren sorrera txikiko enpleguak

Leitzako TORRASPAPEL enpresako langileek erabaki dute bost eguneko greba egitea, igandetik aurrera, negoziazioek bizi duten blokeoa gainditzeko asmoz

2022/01/27

Batzarraren %93ko babesarekin langileek grebara jotzea erabaki dute negoziazio kolektiboan enpresak duen jarreraren aurka

ELAk Nafarroako Gobernuari garraio sanitarioko enpresa publikoa sortzeko Batzordean sindikatuek parte har dezatela exijitzen dio

2022/01/27

ELAren ustez, zerbitzuaren kalitatea eta lan-baldintzak hobetzeko ezinbestekoa da enpresa-etekinak baino bilatzen ez dituen kudeaketa pribatua iraultzea

Amiantoak sortutako gaixotasun profesionalaren ondoriozko alarguntza pentsioa onartu diote Sunsundeguiko langile baten alargunari

2022/01/25

Langilea Sunsundeguiren Altsasuko lantokian egiten zuen lan. Erretiratu eta gero diagnostikatu zion Osakidetzak biriketako Mesotelioma, eta 2021eko urtarrilaren 1ean hil zen

ELAk UPNri gogorarazi dio autogobernua defendatzeko lan erreformaren aurka bozkatu behar duela Kongresuan

2022/01/20

Gobernuak, CEOEk, CCOOk eta UGTk hitzartutako lege-dekretuak Estatuko hitzarmenak lehenesten ditu probintziakoen gainetik, eta horrek lan-baldintzak okertzen ditu Nafarroan

Padre Menniren langileak elkarretaratzea egin dute hitzarmenaren alde

2022/01/19

Padre Menni Klinikaren enpresa-batzordeak, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek osatutakoak, elkarretaratze bat deitu du zuzendaritzari eskatzeko negozia dezala enpresa-hitzarmen bat edukiekin, plantillaren lana eta profesionaltasuna aitortzeko. Halaber, negoziazioak blokeatuta jarraitzen badu mobilizazioak gogortuko dituztela aurreratu du.

ELA agertu da Nordex-Lumbierrek akabera- eta ebaketa-sekzioak azpikontratatzearen aurka

2022/01/19

ELAk errefusatu egin du Nordex Blades Lumbierrek Akabera eta Palen Ebaketa atalak kanpora ateratzeko aukera, eta enpresa batzordeak prentsan agertutako zenbait informazioren bidez jakin du horren berri. Erabaki horrek plantillaren prekarizazioa larriagotzea ekarriko luke (egungo behin-behinekotasun-kuotak %50etik gorakoa da). Lantegia Irunberrin dago, eta ELAko 3 ordezkarik, CCOOko 4k, UGTko 3k eta LABeko 2k osatutako batzordea du. Gaur egun ERTEn dago, pala-eredua aldatzeagatik, eta kontratu finkoak baino ez ditu mantentzen, 290 inguru, baina abendura arte, gainera, aldi baterako 340 kontratu inguru zeuden, eta ehuneko hori mantendu egin da azken urteotan.

Nafarroan desgaitasunen bat duten pertsonei zerbitzu duina eta kalitatezkoa eskaintzea exijitu dute Iruñean

2022/01/18

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruñean, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aurrean, desgaitasunen bat duten pertsonak artatzen dituzten itunpeko zentroetako pleguak egiterako orduan Nafarroako Gobernuak langileen parte-hartzea saihestu nahi duela salatzeko. Gizarte Eskubideen Sailak laster aterako ditu pleguak lehiaketara. Sindikatuek uste dute zerbitzua zuzenean kudeatzeatu behar dela, erakunde publiko baten bidez, zentroetako langileak kontsolidatzeko. “Sektorea ezin da geratu inbertsio-funtsen esku, horien interes bakarra mozkinak maximizatzea baita, plantillen lan-baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen kontura”, deitoratu dute.

Egoitzak

Altsasu

  • La Paz 3, Entr. 31800
  • 948 46 73 38

Iruñea

  • Iturralde y Suit, s/n 31004
  • 948 00 79 30

Lizarra

  • C/ Fray Diego 13, bajo 31200
  • 948 54 67 70

Lodosa

  • Paseo Central s/n 31580
  • 948 69 4212

Peralta-Azkoien

  • Avda. La Paz 9-1º Izda. 31350
  • 948 75 10 17

San Adrian

  • Ctra. de Estella 32, bajo 31570
  • 948 69 61 59

Sangüesa

  • Calle Mayor, nº 9
  • 948 43 01 08

Tafalla

  • Plaza Cortes 1 - Behea
  • 948 70 16 60

Tutera

  • Fernando Remacha 4, 1º 31500
  • 948 02 62 02