Lan Osasuna

Lan istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea

2017/06/23

ELA, LAB, ESK, SEILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean aste honetan Mundakako itsasadarreko ezkerraldean kolektorea egiteko lanetan izandako istripu hilgarria salatzeko. Istripu honetan 45 urteko langilea hil zen bero handiak sortutako ondoezaren eraginez.

Langile bat hil da Urretxun

2017/05/31

Urretxuko Labeaga kalean gertatu da lan istripua 08:55ean. Etxebizitza bat eraikitzeko lanetan ari zela, erori egin da 46 urteko gizonezko bat. Bihar, ekainak 1, eraikuntza aurrean konzentrazioa burutuko da 11:30tan.

Tafallako lan istripua salatzeko elkarretaratzea

2017/05/30

Gaur ELAk, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGTrekin batera, joan den astelehean Tafallan gertatutako heriotzezko lan-istripua salatzeko Nafarroako Gobernuaren Herri-Lan eta Garraio Sailaren aintzinean egin den elkarretaratzean parte hartu du. Bertan Donezteben bizi zen garraiolaria hil zen, A-15 errepidean Tafalla parean beste ibilgailu batekin talka egin ondoren. Aurten Nafarroan lan-istripuan hildako bostgarren pertsona litzateke, baita Euskal Herri mailan 2017an hildako bostgarren garraiolaria, hain zuzen.

Prekarietateak gaixotu eta hiltzen gaitu

2017/04/28

Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek manifestazioak deitu dituzte gaur, apirilak 28, Bilbo eta Iruñean. Sindikatuok salatu dugu prekarietateak gaixotu eta hiltzen gaituela.Era honetan, Adolfo Muñoz "Txiki"k salatu du gobernuek ez daukatela borondaterik egoerari eta bereziki prekarietateari aurre egiteko salatu du.

Gaixotasun profesionalei ez zaie arretarik jartzen

2017/04/27

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta elkarretaratzea egin da Gasteizen lan-segurtasun eza eta lan munduan gaixotasun profesionalek izan duten gorakada nabarmena salatzeko. Apirilak 28, Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan, sindikatuok gaixotasun profesionalen errealitatea plazaratu nahi izan dugu. Izan ere, gaixotasun horiek izan ohi dira ahaztuenak.

15 minutuoro baja bat gertatzen da laneko istripu edo gaixotasunen ondorioz

2017/04/19

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek prekarietatea eta lan gaixotasun profesionalak izango dituzte gogoan apririlaren 28an, Lan Osasun eta Segurtasunaren egunean. Bestalde, salatu dute Hego Euskal Herrian iaz 53 langile hil zirela lan istripuz. Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusiaren hitzetan ,“prekarietatea izurria da”, eta honen ondorioak nabariak dira lan munduan. Bestalde, azaldu du administrazioek baliabide nahikorik ez dutela jarri izurri honi aurre egiteko.

22 hildako lan istripuetan aurten

2017/04/24

Zornotzako kiroldegian gaur IMPACTO empresako langile bat hil da itota. ELAk gertatutakoa ikusita, Bizkaiko Lan Ikuskaritza eta Osalani ezbeharraren arrazoiak argitu eta egon daitezkeen ardurak ebazteko ikerketa sakona eskatzen du. Enpresek orokorrean beste ezeren gainetik bere irabaziak lehenesten dituzte, langileon osasuna eta bizitza arriskuan jarriz.

Istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea Bilbon

2017/03/14

ELA, LAB, ESK, Eilas eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute gaurko Arriaga Plazan atzo goizen Bilbon izandako lan-istripua salatzeko. Beharginak 60 urte zituen eta Construcciones Dekonorte enpresako langilea zen. Eraikin baten berritze lanetan ari zela, laugarren solairutik erori eta hil zen langilea.

Lanuzte berriak martxoaren 8tik aurrera Bizkaiko erresidentzietan

2017/02/24

Bizkaiko egoitzetako langileek martxoaren 8tik aurrera greban jarraitzea erabaki dute. 4 asteko grebaren deialdia egitea adostu dute gaur egindako batzarrean. Greba-deialdi berri honek bat egingo du Martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Izan ere, langileen ustez lan- eta gizarte-gatazka hau oraindik konpondu ez bada, emakumeak direlako da.

Laneko heriotzek ez dute etenik

2017/02/20

Langile baten heriotza eragin duen lan-istripu berria gertatu da gaur. Hilabete bakar batean EAEn izandako bosgarren biktima dugu gaurkoa. Hildakoa Insausti Garraio enpresak azpikontratatutako langilea zen. Gogoratu, 2017. urtea hasi zenetik 10 langile hil direla lanean izandako istripuetan.

24 orduko greba Mungiako Tecnicas Hidraulicasen

2016/10/17

Joan den astean, Hernaniko (Gipuzkoa) Talleres Leorpe enpresako langile bat hil zen xafla batek jota Mungian (Bizkaia) Tecnicas Hidraulicasen. Istripu hilgarri hau salatzeko 24 orduko greba egin dute gaur Mungiako Tecnicas Hidraulicaseko langileek. Guztira 48 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.

ELAk Tuterako Sigma Brakes enpresako lan baldintzak salatu ditu

2016/09/15

Irailaren 7an Sigma Brakes enpresan izandako zorigaiztoko istripu hilgarriaren arrazoiak argitze aldera behar diren bitarteko guztiak jar daitezela eskatu du. Era honetan, bilerak eskatu ditu Lan eta Gizarte-Segurantzako Ikuskaritza buruarekin eta Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendari Nagusiarekin. Izan ere, Sigma Brakeseko langileek pairatzen dituzten segurtasun baldintza txarrak ez direla oraingoak, ezta ezezagunak ere.

Langile bat hil da gaur aldamio batetik erorita Barakaldon

2016/01/11

Balmasedako langile bat hil da gaur goizean Barakaldon aldamio batetik erorita. Dagoeneko bi langile hil dira 2016an. Basoko behargin bat hil zen joan zen ostegunean Otxandion. Gaur ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Otxandioko Enparantzan ostegunean izandako lan istripu hilgarria salatzeko. ELAk prebentzioa ez dela behar bezala kontuan hartzen basogintzan salatu zuen.

Prebentzioa ez da behar bezala kontuan hartzen basogintzan

2016/01/08

ELAk aurtengo lehen lan-istripu hilgarria salatu behar du. Istripua atzo, urtarrilak 7, eguerdian gertatu zen Otxandioko Gonbilatz auzoan, han MADERAS KEPA ATUTXA, S.L. enpresako 41 urteko langile bat, baso-aizkolari lanbidez, pinu bat mozten ari zela, gainera jausi zitzaion, eta bertan hilda geratu zen.

Lan istripuen aurkako mobilizazioak indartuko dira

2015/06/24

2015. urtean ere 24 langile hil direla jada lan istripu baten ondorioz salatu dute gaur goizean Bilbon ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Bestalde, EAEko eta Nafarroako administrazioek ez dute hartu ez politika publikorik, ezta behar den neurririk ere, arazo horren arrazoiei behar bezala aurre egiteko. Administrazioak aplikatzen ari diren murrizketak eta doikuntzak egoera larria areagotzen ari dira.

Osalanek lan osasuneko prebentzio ordezkarien prestakuntza eten du

2015/06/04

Osalanen zuzendaritzak jakinerazi du lan osasunaren prebentzio ordezkarien prestakuntza etengo duela. Erabaki honek milaka ordezkariri eragiten dio, hauetako asko hautatu berriak hauteskunde sindikaletako azken aldi trinkoan. ELA eta LAB sindikatuek prestakuntza ikastaroak has daitezela berriz eskatu dute.

Mutualitateek enpresarien erantzukizuna zuritzen dute

2015/04/28

Lan-Osasun eta Segurtasunaren nazioareko egunean, ELAk bereziki salatu nahi izan du Mutualitateen Legea. Leire Txakartegi, Osasun eta Segurtasun arloko arduradunaren hitzetan "Mutualitateek lan zikina egiten diote patronalari, lan gaixotasun istripuak sistema publikora bideratuz eta enpresari kenduz gertatutakoaren erantzukizuna".

Iaz 44 langile hil ziren lan istripuetan

2015/04/22

ELAk salatu du lan-ezbeharren egoera oso larria dela oraindik ere Hego Euskal Herrian. Izan ere, joan den urtean 44 langile hil ziren lan istripuetan. ELAk arrazoi batzuk nabarmendu ditu: azpikontratazioaren maila izugarri altuak, lan-erritmo itogarriak, gero eta jende gehiago behartuta egotea lan bat baino gehiago egitera hilabete bukaerara iristeko, lanaldi partzialak gora egin izana, eta prestakuntzarik eza.

Mutuen eragina geldiarazteko modu bakarra negoziazio kolektiboa da

2015/02/16

Urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean Mutualitateen Lege berria, Espainiako Parlamentuan onetsi zen PP, CiU eta PNVren botoei esker. Leire Txakartegik, Lan Osasun eta Segurtasuneko arduradunak, kritikatu du lege hori, osasunaren sistema publikoa pribatizatzeko norabidean beste pauso bat izan delakoan.

Boroako poligonoan izandako lan istripua salatzeko elkarretaratzea

2015/01/26

Zornotzako Boroa poligonoan joan zen ostiralean gertatutako lan istripuaren ondorioz izandako heriotza salatu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuetako ordezkariek. Era berean, sindikatuok deitutako elkarretaratzean famili eta gertukoei elkartasuna adierazi nahi izan diete.

Inolako aurrerapenik ez gaurko Osakidetzako Mahai Sektorialean

2014/10/22

Osakidetzako Zuzendaritzak ez du inolako aurrerapenik egin aurreko Mahai Sektorialetik. Bileran izan dugun zehaztapen bakarra OPEari buruzkoa izan da, 474 plaza aterako dira bi urteren artean. Enplegu sorrerari buruz, ordezkapen irizpideei buruz, lan-kargei buruz, jardunaldiari buruz ala garapen profesionalean ez da inolako aurrerapenik izan.

Azken heriotz istripua salatzeko elkarretaratzea Bilbon

2014/09/02

ELA, LAB, STEE-EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek deituta, elkarretaratzea izan da gaur eguerdian Bilboko Arangoiti auzoan atzo lan istripuz hildako langilearen sinartekoei elkartasuna adierazteko eta lan baldintza salatzeko. Urte haseratik hona 29 langile hil dira lan istripuetan Hego Euskal Herrian.

Arcelorreko langileek atzoko istripu larria salatu dute

2014/06/04

Zumarragako Arcelor enpresan atzo arratsaldean gertatu zen istripua salatzen du ELAk. Istripu berri horren ondorioz M.A. langilea, 34 urtekoa, hil zen orga jasotzaile batek harrapaturik. Langileek 24 orduko lanuztea egin dute istripua salatzeko.

Langile bat hil da lan istripuan EHUn

2014/05/20

Honez gero aurten Hego Euskal Herrian 14 langile hil dira beren lanpostuetan. Bizkaian, zehazki, bostgarren heriotza dugu hau. UPV-EHUko langile-batzordeak bihar eguerdiko 12etarako ordubeteko lanuztea deitu du. ELAk bat egin du deialdi horrekin, hildakoaren senide eta lagunei elkartasuna adierazteko; halaber, gehiengo sindikalak 12.15etarako elkarretaratze bat deitu du EHUko liburutegi aurrean, laneko istripuen errealitate kezkagarria salatzeko.

Muñoz: "Lan osasun eta segurtasunean ere gatazka presente dago"

2014/04/28

Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna ospatu da gaur. ELAk bere ordezkariak elkartuko ditu Bilboko Itxaropen pilotalekuan lan osasun eta osasunaren inguruko gogoeta plazaratzeko. Adolfo Muñoz "Txiki"k azpimarratu duenez gizatasunik gabeko lan harremanetan lan osasuna gai gatazkatsua da, eta arazoari aurre egiteko tresnak jarri behar ditu sindikatuak. Era honetan, azken urteotako joerak ez duela hobera egin salatu du.

Lan istripuetan hildakoen kopurua nabarmenki igo da Nafarroan

2014/04/23

ELAk salatu du Hego Euskal Herriko lan-ezbeharren egoerak oso larria izaten jarraitzen duela. 2013n ELAk 55 hildako zenbatu ditu, lan-istripuak direla-eta, Hego Euskal Herrian (42 EAEn eta 13 Nafarroan), iturri ofizialek adierazitako 46en aurrean.