Albisteak

Eusko Jaurlaritzak enplegu duina suntsitzen eta euskalduntzen du Arkautin “low-cost” kontratazioekin

2020/03/03

Arkautiko Akademiako euskara irakasle lanpostuak suntsitzen ditu eta, ondoren, prekarioan azpikontratatzen du, “ikastaroak eman ahal izateko giza baliabide eta baliabide teknikorik ez duelako”. 2014. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritza euskara-irakasleak azpikontratatzen ari da, Arkautiko Akademian egiten diren agenteen eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko oinarrizko ikastaroak emateko. Azpikontratazio hori HABErekin egindako hitzarmen baten bidez egiten da, eta, era berean, euskaltegiak azpikontratatzen ditu, hau da “azpikontrataren azpikontratazioa” gertatzen ari da.

Euskaltzaleen sarea ehunduz euskaraz bizitzeko urratsak emateko #EuskaraTaupadaKolektiboa

2019/11/29

ELAk sindikatuko euskaltzaleen sarea ehuntzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Bilboko Bira Kultur Gunean. Biran elkartu diren lagunek ELAk euskararen inguruan dituen erronken inguruan hausnartu dute: euskararen inguruko Plan Estrategikoa, sindikatuan euskararen diagnostikoa egiteko urratsak, negoziazio kolektiboan garatu beharreko Euskara Planen Gidaren aurkezpena...

ELAren euskaltzaleen sarea ehunduz #EuskaraTaupadaKolektiboa

2019/11/26

Azaroaren 29a egun handia izango da ELArentzat. Egun horretan sindikatuko Euskaltzaleen Sarea eratuko da. Horretarako egun osoko jardunaldia antolatu du Euskara Batzordeak Bilboko Bira Kultur Gunean (Erronda kalea, 2). Goizean zehar Biran bilduko diren lagunek ELAk euskararen inguruan duen estrategia partekatuko dute. Baina, horretaz gain, sindikatuko euskaltzaleak elkar-ezagutu eta elkarrekin egun bikaina pasatzeko aukera ere egongo da: bertso-bazkaria, karaokea... eta beste hainbat sorpresa!

Ager vasconum bizirik #Errigora

2019/11/12

Aurten ere Errigorak 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina kanpaina jarri du martxan. Azaroaren 20a arte Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Zertarako eskatu saskiak? Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu. ELAk bat egiten du ekimen honekin, eta proiektua zabaldu nahi du. Hau da hurrengo #Alda aldizkarian jasoko den erreportajearen aurrerapena.

ELAk bat egin du Korrikarekin

2019/04/11

ELAk bere babes osoa adierazi nahi dio Korrikari. Hainbat kidek parte hartu dute gehiengo sindikalaren kilometroan, Bilbon. Sindikatuak euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko bere konpromisoa berretsi du; bere militantzia osoari gure hizkuntzaren festa honetan parte hartzeko gonbita luzatu dio berriro ere.

ELAren Klika datorren Korrikaren atarian

2019/03/28

ELAk hurrengo Korrikaren inguruan, beste hainbat erakundek egin bezala, euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko bere konpromisoa berretsi du AEK-k Pasaiako Albaolan antolaturiko sinadura ekitaldian. Besteak beste, ELAk instituzio ezberdinei euskaraz langileok bizitzeko eskubidea bermatzeko bere aldarrikapenak helaraziko dizkie eta horien bueltan mobilizazioak antolatuko ditu.

Gurean Euskaraldiak darrai!

2018/12/04

Euskaraldian zehar sindikatuko kide askok gure hizkuntza ohiturak aldatu ditugu, baina garrantzitsuena aurretik egindakoa eta ondoren egingo duguna izango da. Euskaraldiaren aurretik ELAk euskara gure lanaren erdigunera ekartzeko konpromisoa hartu du, eta Euskaraldia konpromiso hori finkatzeko ariketa izan da. Hemendik aurrera euskaldun guztion hizkuntza eskubideak sindikatu barruan zein lan-munduan errespetatu arte lanean jarraituko dugu. Horregatik, ELAn abenduaren 4an eta ondoren ere Euskaraldian darraigu!

ELAko egituraren %80tik gorak parte hartuko du Euskaraldian

2018/11/22

ELAk Euskaraldiarekin bat egingo du eta azaroaren 23tik aurrera sindikatuko liberatuen %80tik gorak Ahobizi edo Belarriprest izateko konpromisoa hartu du. Sindikatuan euskararen ezagutza oso handia dugu, baina gizartean orokorrean gertatu bezala, gurean ere ezagutza eta erabilera ez dira parekoak. Horregatik, Euskaraldiak aukera paregabea eskaintzen digu gure barne-inertziak aldatzeko.

Aldibereko itzulpen-zerbitzuak hedatu eta eskueran jartzeko proposamena

2018/11/14
Pello Igeregi ELAko euskara arduraduna

ELArentzat, euskara gure jardunaren erdigunean izatea erabaki estrategikoa da. Batetik, euskarak gure borroka-eremu den Euskal Herrian izaera kolektiboa errotzeko ezinbesteko elementua da; euskarak lotzen gaitu, mundu justuago baten alde Euskal Herritik borroka egin nahi dugun guztiok elkartasun soka berean; euskarak ematen digu kolektibo baten parte izatearen kontzientzia neurri handi batean.

Euskara lege berria Nafarroan: Orain ala...

2018/10/19
Iván Gimenez, ELAko komunikazio arduraduna

Historian lehen aldiz (eta historia oso luzea da; mendeak izan dira), Nafarroan agintzen dutenak ez dira euskararen aurka gobernatzen ari. Urteetan, euskararen alde tinko aritu gara, nola ez, erresistentzia sutsuan, baina xehetasun handirik gabe: munduko gosearen aurka bezala, edo munduko bakearen alde… Gure buruari galdera zailak egin gabe.

ELAk euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan aldarrikatu du Parlamentuan

2018/06/13

ELAko koordinatzaile Mitxel Lakuntzak partu hartu du gaur Nafarroako Parlamentuko euskararen ofizialtasuna aztergai duen batzordean. Bertan egungo legea aldatzeko argudioak eman ditu eta, ofizialtasuna eskatzeaz gain, neurri zehatzak ere proposatu ditu. Nafarroako koordinatzailearen hitzetan hartu beharreko erabaki politiko baten aurrean gaude, eta, egun indarrean dagoen lege murriztailea eta bidegabea denboraren poderioz gaindituta geratu da. Nafarroan ordezkapen prozesua oso aurreratuta dago, hizkuntza gutxitu egoerara ekarri duten hizkuntza politika uniformizatzaileen ezarpenaren ondorioz.

ELAk "Euskaraldia: 11 egun euskaraz" ekimenarekin bat egin du

2018/05/31

ELAk, Hego Euskal Herriko beste 70 erakunderekin batera, parte hartuko du "Euskaraldia:11 egun euskaraz" izeneko ekitaldian. Pello Igeregi euskara arloko arduradunak euskararen erabilera areagotzeko honelako ariketak ezinbestekoak direla adierazi du, eta dei egin die sindikatuko kideei azaroaren 23tik abenduaren 2ra ospatuko den ekimen honetan parte hartzera.

Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde

2017/12/01

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ELAk Euskal Herriko langileok euskaraz lan egin eta bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi du. Administrazio eta patronalei dei egiten dien lantokietan langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko urrats eraginkorrak eman ditzaten eta bere konpromisoa adierazten du zentzu horretan lan egiteko.

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa sinatu du ELAk

2017/05/31

ELA, LAB, EHNE, ESK, STEILAS eta HIRU sindikatuek Donostiako Protokoloarekin bat egin dute gaur eguerdian Miramar Jauregian, Kontseiluak antolatutako ekitaldian. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa balioan jarri du ELAko idazkari nagusi ‘Txiki’ Muñozek. “Donostiako Protokoloa interesgarria da langileen hizkuntza-eskubideak bermatzeari begira, neurri zehatzak biltzen dituelako eta honekin batera, guk ere badauzkagulako ekarpenak egiteko arlo honetan”.

"Arnastu Euskara" lip-duba Tolosan

2017/05/30

Galtzaundi Elkarteak, maiatzaren 27an Tolosan egindako lip-duba jaso du honako bideoan. "Arnastu Euskara" lemapean, eragile eta norbanakoak bildu ginen bertan, eskualdeko ELAkideak tartean. Arnastu Euskara ekimena amaitu den arren, datorren ostiralean, Aiurrin, 28 kanalean eta Atarian, eskualdeko euskalgintzaren hurrengo urratsen berri emango da.

Lan mundua euskalduntzeko ekimena

2017/05/11

ELA eta LAB sindikatuek, Kontseiluarekin elkarlanean, Urola-Kostan lan mundua euskalduntzeko ekimena aurkeztu dute Zarautzen. Eskualdeko 12 enpresatan garatuko da egitasmoa; helburua etorkizunean ekimena beste eskualde batzuetara ere zabaltzea da.

Euskara: ateak ireki, aukerak baliatu

2017/04/12
Juan Pedro Urabayen, Puy Remírez, Pablo Azpiroz, Oihana Goiogana, Ainhoa Fernandez

ELAk uste du berezko hizkuntzen erabilera arautzen duen Foru Dekretuaren zirriborroa eskasa den arren, euskararen normalkuntzan aurrera pausu garrantzitsua dela. Dekretuari baiezko bozka eman dion sindikatu bakarra gara, Nafarroak hizkuntzaren normalkuntzan aurrera pausuak emateko dituen aukera eskasak probesteko

Tipi-tapa, tipi-tapa… KORRIKA!

2017/03/29

Bihar Korrikaren 20 ekitaldia hasiko da Otxandion, bi urtetik behin Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen dituen euskararen aldeko lasterketa. Aurtengo ekitaldia Otxandion hasiko da, eta amaiera Iruñean izango du apirilaren 9an. ELAk bere babes osoa adierazi nahi dio Korrikari, eta bertan parte-hartzeko deia luzatu nahi dio sindikatuko militantzia guztiari.

ELAk bat egiten du Korrikaren 20. ekitaldiarekin

2017/01/31

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra Korrikaren 20. ekitaldia egingo da, bi urtetik behin Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen dituen euskararen aldeko herri-lasterketa. Aurtengo ekitaldia Otxandion hasiko da, eta amaiera Iruñean izango du. Korrikari sindikatuaren babes osoa adierazi asmoz ELA AEKko ordezkaritza batekin bildu da gaur.