Inmigrazioa
Eskuinari kontrapisu egiteko sinadurak
Joan den astean, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunerako egun gutxi falta zirela, “Regularización Ya” delako Herri Ekimen Legegilea aurrera eraman duen Plataformak bere buruari ezarritako helburua gainditu zuela jakinarazi zuen, 650.000 sinadura baino gehiago jaso zituztelarik. Sinadura honen bitartez, milioi erdi pertsonek justiziazkoa dena adierazi dute: behingoz bermatu daitezela pertsona guztien eskubideak erregularizazioaren bitartez.
Inor Ez Kale Gorrian plataformak loaldia egingo du irailaren 23an
Irailaren 23an, ostiralean, Inor Ez Kale Gorrian-Derecho a Techo plataformak Gasteizko plaza berrian loaldia deitu du, gaueko 20:30tik hurrengo goizeko 9:30ak arte. Dinamikaren baitan bi helburu garrantzitsu daude: batetik, gizarte larrialdietako zerbitzuen errekurtso falta salatzea, eta bestetik, udal gobernuaren inplikazioa zalantzan jartzea.
ELAk errefusatzen du Atzerritarren Legearen aldaketa, eskasa eta utilitarista delako
Neurriaren helburua da sektore prekarizatuentzako eskulana erakartzea, patraonalaren neurrian, eta ez du esplotazioa saihesteko asmorik. ELAk eskatzen du legearen aldaketa osoa
Melillako hesian gertatutako heriotzak Europar Batasunaren politiken erantzukizuna da
2022ko ekainaren 24an Nadorren eta Melillaren arteko mugan izandako gertakarien ondorioz, gutxienez 37 migratzaile hil ziren eta ehunka zauritu. Polizia-indarren jarduera eta gertatutako giza sarraskia agerian geratu dira sare sozialetan eta komunikabideetan zabaldutako irudiekin. ELAren ustez Melillako hesian 37 heriotzak Europar Batasunaren politiken erantzukizuna da eta ekainaren 24ko sarraskia eta Europar Batasuneko politikak gaitzesteko Euskal Herrian egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du sindikatuak.
Hooksen irakaspenak Arrazakeriaren Kontrako Egunean
Iaz zendu zen bell hooks, ezinbesteko akademiako kidea, idazlea eta aktibista feminista zein antiarrazista, beste gauza askoren artean, zapalkuntza desberdinen arteko loturen inguruko teoriei egindako ekarpenengatik ezaguna dena. Ez dira ausazkoak edo akats izen-abizenak letra txikiz idatzi izana: berak hala egitea hautatu zuen - Bell Blair Hooks birramonaren omenez-, garrantzitsuagoa zelako esatekoa zeukana bera zinez nor zen baino, zioenez. Askotarikoak dira berak egindako ekarpenak, eta hala ere, harrigarria da zenbateraino izan den nekeza bere literatura gurera iristea, beste autoreekin konparatuta -badakigu ahots guztiak ez direla berdin legitimatzen, eta horra adibide garbi bat-.
Zazpigarren lan istripu hilgarria: 62 urteko langile migratzaile bat hil zen obra batean, Barakaldon
ELAk atzo arratsaldean Barakaldon gertatutako lan-istripu hilgarria salatu du. Izan ere, eraikin bateko fatxadan konponketak egiten ari zen 62 urteko langile migratzaile bat zen makina astun batek harrapatuta. JPSP enpresa portugaldarreko langilea zen, Construcciones y Reformas ANDRASA S.L. enpresak azpikontratatua. ELAk, gehiengo sindikalarekin batera, elkarretaratzea deitu du otsailaren 11n goizeko 11:30etan Barakaldoko Bide Onera enparantzan, langile-klaseak lantokietan pairatzen duen lan-prekarietatea gaitzesteko, tamalez bizitzak aurretik eramaten jarraitzen baita.
ELAk bat egiten du Luis Enrique Sorianoren heriotza salatzeko mobilizazioekin
ELAk deialdia luzatzen du bihar asteartean (18.30etan, Azpeitiko plazan) Luis Enrique Soriano gaztearen heriotza salatzeko elkarretaratzean parte hartzeko. Hauxe da euskal eragile batzuen artean adostutako salaketa-testua:
Martxoaren 21ean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, mugi zaitez!
ELAk bere militantzia eta, oro har, gizartea animatu ditu martxoaren 21ean arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta egindako deialdietan parte hartzera. Aurten, etxebizitza duina izateko eskubidearen urraketa "arrazakeriak etxerik gabe uzten gaitu" izango da aldarrikapen nagusia. Eskubide hori urratzea pobretze- eta gizarte-bazterketako faktore bat da, eta larriagotu egiten da biztanle migratuen artean; izan ere, askotan, alokairu-kontratu bat egiteko aukera ukatzen zaie, jatorriagatik bakarrik.
Martxoaren 18an, Gasteizen, eta martxoaren 21ean, gainerako lurraldeetan, mobilizazioak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira
ELAk bere militantzia eta, oro har, gizartea animatu ditu Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira egindako deialdietan parte hartzera. Gasteizen, manifestazioa arratsaldean izango da. Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeetan, martxoaren 21ean. Aurten, "Arrazakeriak etxerik gabe uzten gaitu" etxebizitza duina izateko eskubidearen urraketa izango da Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapen nagusia. Eskubide hori urratzea pobretze- eta gizarte-bazterketako faktore bat da, eta larriagotu egiten da biztanle migratuen artean; izan ere, askotan, alokairu-kontratu bat egiteko aukera ukatzen zaie, jatorriagatik bakarrik.
ELAk eskubide guztiak aldarrikatzen ditu pertsona guztientzat eta bat egiten du Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunerako kolektibo antiarrazista eta antifaxisten aldarrikapen eta borrokekin
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Sharperville herriko poliziak 69 pertsona erahil zituen apartheid legearen aurkako manifestazio baketsu batetan. 60 urte geroago, 2020ko martxoaren 21ean, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, munduak ezohiko osasun-alarmaren krisi bati egin behar dio aurre COVID-19 birusaren ondorioz. Birus horrek ikusgarriago egin du oraindik aspalditik pairatzen dugun krisi sistemikoa, generoari, arrazari edota klaseari erreparatuz, besteak beste. Gaur bezalako egun batean, non mugak itxi egiten diren eta pertsonak gure etxeetan konfinatzen garen.
Europar Batasunak babesa eman dio Grezia eta Turkia arteko mugan gertatzen den giza-eskubideen urraketari
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak salatzen duenez, “Europar Batasuna babesa ematen ari zaio Greziako gobernuari, hau errefuxiatuen giza-eskubideak sistemaz urratzen ari delarik. Greziako gobernuak gerratik ihesi doan jendearen kontra jokabide bortitza agertu du, eta aldi berean ontzat ematen ditu eskuin muturreko taldeen erasoak migranteen eta hauek laguntzen ari diren erakundeen aurka (esaterako, Zaporeak)”.
Herrien, pertsonen eta giza eskubideen #besarkada
ELAk bat egiten du maiatzaren 5ean Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Durangon antolatu duen Europa mailako ekimenarekin.
"Zorretan gaude etxeko langileekin" #STOParrazakeria
ELAk formazio jardunaldia antolatu du Bilbon, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. ‘Mujeres, migradas, cuidadoras… caminos de opresión. Antolatuz, aldaketa loratu!’ lelopean euren jatorrizko herrialdea utzi eta Euskal Herrira etorri diren hainbat emakumeren lekukotza entzun ahal izan da.
ELAren atxikimendua Bilboko kanpaldian pertsona migrante eta errefuxiatuen alde
Txiki Muñoz, Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea Bilboko Areatzako kanpaldian egon dira zuzenean Harrera Auzoetako kideen esperientziak entzun, jaso eta elkartruke bat edukitzeko.
Ongi etorri errefuxiatuak plataformaren Bilboko kontzentrazio zaratatsua irudietan
Ongi etorri errefuxiatuak plataformak kontzentrazio zaratatsua egin du Bilboko udaletxearen aurrean, pertsona migrante eta asilo eskatzaileei harrera duina egiteko baliabide publikoak exijitzeko.
Denok gara ilegalak
Nork erabaki dezake pertsona bat ilegala dela? Erantzuna erraza da: botereak agintzen duena; kasu honetan, Espainiako Atzerritartasun Legeak zehazten duena. Ondorioz, migrazio auziak estatuko segurtasun auziekin zuzenean lotuak gelditzen dira, ez, ordea, oinarrizko Giza Eskubideekin. Hor hasten da tranpa, lagunok.
Santurtziko Portuan harresia eraikitzeari ez!
ELAk arbuiatu egin du Santurtziko Portuan harresia eraikitzea, eta bat egin du Harresirik gabeko Munduaren alde gaur ospatzen den ekintza egunarekin. Bilboko Portu-Agintzaritzaren arabera, harresia egiten ari dira Santurtzi eta Zierbenan akanpatuta dauden migrante eta errefuxiatuak Erresuma Batura doazen ferrietan sartzea galarazteko.
Babesa Mugak Zabalduz Karabanari
Uztailaren 14an Mugak Zabalduz Karabana abiatuko da Melillarantz, etorkinek eta errefuxiatuek Hego Mugan pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko. Hori dela-eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak –ELA bertako kide da– agerraldi publikoa egin du Bilbon, ekimen honi bere babesa eta elkartasuna adierazteko.
Ongi etorri errefuxiatuak, ongi etorri etorkinak!
ELA sindikatuak bat egiten du Nazioarteko Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako egunean zapalketa horien aurka egunero borrokatzen duten norbanako zein kolektibo guztiekin. Hesi, harresi eta muga guztien gainetik: eskubide guztiak pertsona guztiontzat! Ongi etorri errefuxiatuak, ongi etorri etorkinak!
Barne eta kanpo mugak apurtuz Arraza-Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Egunean
ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak formazio jardunaldia antolatu dute gaur Bilbon Arraza-Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Bertan Patxi de la Fuentek –zuzenbidean lizentziatua eta aktibista soziala– eta Nancy Juape Chamayak –psikologoa eta Munduko Emakumeak-Mujeres del Mundo elkarteko kidea– etorkinek egunero gainditu behar izaten dituzten muga ezberdinen inguruan mintzatu dira.
Hauteskundeetan ez dira puntuak irabazten migrazio politikarekin eta migranteen auziarekin
Gaur migranteen nazioarteko eguna da; ELAk gogoratu eta salatu nahi du auzi hau erabat mugatu nahi dela, soilik migrazio-fluxuen kontrola eta kolektibo baten egoera administratiboa erregularizatzea bailitzan. Benetako errealitatea, ordea, askoz zabalagoa da eta gure gizartea barne-barnean ukitzen du, baita mundu mailako ipar-hegoaren arteko harremanak ere.
Itsasoak 700 pertsona eta oinarrizko giza-eskubideak irentsi ditu
XXI. mendea aurrera doala ere, amorruz ikusten ari gara esklabutza garaien pareko tragediak gertatzen direla Mediterraneo itsasoan. Egunotan badirudi alarmak piztu direla Europar Batasunean Libiako kostaldetik gertu itsasontzi bat urperatu eta 700 pertsona ito direlako.
Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko eguna larunbat honetan
Larunbat hau, martxoak 21a, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko eguna da, eta ELAk bat egiten du aldarrikapen global honekin. Mundu mailako salaketa honek gure eguneroko ingurunean adierazpen desberdin eta anitzak jasotzen ditu.
Immigrazioaren Nazioarteko Egunean Gasteizko alkatearen adierazpide arrazista eta xenofoboak salatu ditu ELAk
ELAk deituta Javier Maroto Gasteizko alkatearen jarrera arrazista eta xenofoboa salatzeko elkarretaratzea egin da Arabako hiriburuan. Izan ere, Gasteizko alkatea auzi honetan ostikoka eta zalapartaka sartu da, magrebiar jatorriko kolektibo jakin batzuren menpekotasuna amaitu beharrekoa dela esanez. ELAk gogoratu du pobrezia, prekarietatea eta desberdintasun soziala azken urteotan hazi egin dira, eta honen eragina batik bat immigranteek jasan dute.
ELAk atzerriko biztanleriaren kriminalizazioa salatu du Gasteizen
ELAk bat egiten du SOS ARRAZAKERIA ARABAk Javier Maroto Gasteizko alkatearen eta Javier de Andrés Diputatu Nagusiaren aurka egin duen salaketa publikoarekin. Halaber, sindikatuak salatu nahi du agintari hauek prestazio sozialak -kasu honetan oinarrizko errenta- jasotzen dituzten biztanleak jomugan jarri nahia.
Javier Marotoren deklarazioen aurrean ELAren nota
ELA sindikatutik Javier Maroto, Gasteizeko alkateak, berriki esandako deklarazioen salaketa egin nahi dugu. Uste dugu kolektibo eta komunitate zehatz batzuen kriminalizazioa erabiltzea eta “gu” eta “zuen” arteko harresi bat eraikitzea ez dela zilegi boto apur batzuen truke. Biztanleriaren zati bat gizarte babeserako sisteman sartzeko bere jatorri nazionalagatik diskriminatua izatea diskriminazio instituzionala da.
ELAk arbuiatu egiten du Auzitegi Konstituzionalaren epaia, errolda bidez paperik gabeko immigranteak topatzea baimentzen duena
ELAren ustez erabaki oso larria, justifikaziorik gabea eta itxuragabekoa da poliziari baimena ematea udal-erroldetako datuak erabil ditzan paperik gabeko immigranteei jazartzeko.
Justizia defenditu, berdintasuna garatzeko (Iritzia)
Abenduaren 18a, migrante langile eta hauen senideen eskubideen aldeko eguna. Rajoyren gobernuak bizileku-baimena eman nahi die 160.000 eurotik gorako balioa duen etxebizitza bat erosten duten immigranteei. Erabaki hau larria da, eta helburu bakarra du: etxebizitzen stock-a murriztea, finantza eta higiezinen sektoreari mesede egite aldera; hain zuzen, krisi honen ardura duen sektoreari.