Lan Osasuna

Equipafasa eta Cecosa -lehen Caprabo eta orain Eroski- supermerkatuetako batzordeek salatu dute Aste Santuan denden ordutegia luzatu izana

2020/04/08

Equipafasa eta Cecosa -lehen Caprabo- supermerkatuetako enpresa-batzordeek salatu dute Eroskik herritarren artean kontsumo-orduak luzatu dituela Aste Santuaren atarian. Gainera, langileak kutsatzeko arriskuaren eraginpean egoteko orduak dira hauek, eta irekiera zein itxieraren luzamenduak gehiago fakturatzea besterik ez du xede. Osasun agintariek etxean geratzeko, astean egun batean erosteko, kutsumo arduratsua egiteko esan arren, entzungor egin dio enpresa-batzordeak.

EAEko Goi Auzitegiak Eusko Jaurlaritzaren aurka ELAk eta LABek sartutako demanda onartzeari buruzko erabakia atzeratu eta 3 eguneko epea eman du alegazioetarako

2020/04/07

EAEko Goi Auzitegiak bi ebazpen eman ditu ELAk eta LABek Eusko Jaurlaritzaren aurka (zehazki Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren aurka) oinarrizko eskubideen urraketagatik (osasuna, bizitza eta integritate fisikoa) sartu zuten demanda dela eta; demandan galdegiten zen indargabetu zezatela funtsezkoak ez diren jarduerei berrekiteko aukera ematen duen “argitzeko oharra”.

Mitxel Lakuntza: “Dekretuaren gainean egiten ari diren irakurketa onartezina da, osasunerako eskubidea ukatzen die langileei”

2020/04/07

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu ditu, osasun alerta dela eta, geldialdian egon beharko luketen enpresa asko martxan mantentzeagatik. Praktika horrek iruzurraren zantzuak badituela gehitu du, eta une honetan martxan diren enpresa asko langileen segurtasuna bermatzeko gai ez direla gogorarazi du.

Michelin lan-jardunaren itzuli da eta ELAk langile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak exijitu ditu

2020/04/06

Michelinek bere lan-jarduerara pixkanaka itzultzeko asmoa iragarri ostean, zuzendaritzaren alde bakarreko erabakia dela azpimarratzeaz gain, ELAk langile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak martxan jartzeko eta betetzeko eskatu du. ELAk gogorarazi du zuzendaritza dela neurri horien eraginkortasunaren eta betetzearen erantzule bakarra, eta aurreratu du langileen osasuna eta segurtasuna arriskuan jar ez daitezen arretaz jarraituko duela itzulera.

ELA eta LAB sindikatuek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurka, milaka langileen bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik

2020/04/06

ELA eta LAB sindikatuek salaketa bat jarri dute oinarrizko eskubideen tutela oinarri (osasuna, bizia eta integritate fisikoaren eskubidea), Eusko Jaurlaritzaren (Ekonomia Garapena eta Azpiegituren Departamentua) eta Nafarroako Gobernuaren aurka. Hain zuzen ere, sindikatuok iritzi dute bi gobernuek martxoaren 31n argitaratutako 'argipen oharrekin' lantokietara joatera behartuta dauden langileen osasuna eta bizia arriskuan jarri dituztela, oinarrizkoak ez diren jarduerak egiteko. Salaketak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian eta Nafarroako Gizarte Gaien Auzitegian jarri dituzte. Bi sindikatuek eskatu dute bi gobernuen 'argipen oharrak' (oinarrizkoak ez diren zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen dutenak) 24 orduko epean eten daitezela, kautelazko neurri gisa.

ELA eta LAB sindikatuek salaketa jarri dute Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurka, milaka langileen bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik

2020/04/06

ELA eta LAB sindikatuek salaketa bat jarri dute oinarrizko eskubideen tutela oinarri (osasuna, bizia eta integritate fisikoaren eskubidea), Eusko Jaurlaritzaren (Ekonomia Garapena eta Azpiegituren Departamentua) eta Nafarroako Gobernuaren aurka. Hain zuzen ere, sindikatuok iritzi dute bi gobernuek martxoaren 31n argitaratutako 'argipen oharrekin' lantokietara joatera behartuta dauden langileen osasuna eta bizia arriskuan jarri dituztela, oinarrizkoak ez diren jarduerak egiteko. Salaketak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian eta Nafarroako Gizarte Gaien Auzitegian jarri dituzte. Bi sindikatuek eskatu dute bi gobernuen 'argipen oharrak' (oinarrizkoak ez diren zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen dutenak) 24 orduko epean eten daitezela, kautelazko neurri gisa.

Osasun-langile bat hil dela eta lanbidean jarduteko babes-neurririk ez dagoela salatzeko, kontzentrazioak IMQren aurrean

2020/04/06

IMQko langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Zorrotzaurre eta Andre Maria Zuriaren kliniken aurrean, lanean aritzeko aski babes neurri ez zituela eta koronabirusaren ondorioz lankide bat hil dela salatzeko. Gestlab, IMQ-Zorrozaurre, IMQ-Virgen Blanca, IMQ-Radiología eta Gizatzen enpresetako enpresa-batzordeek, hildako osasun-langilearen familiari eta IMQren kliniketan lan egiten duen Gestlab azpikontratako lankideei samina eta elkartasuna helarazi ondoren, osasun-talde horri langileen segurtasuna eta babesa bermatzeko eskatu diote.

Merkataritza- eta elikadura-arloko langileen gutun irekia: “Ez al dugu atsedenik merezi?”

2020/04/06

ELAren Elikadura Merkataritzako langile eta ordezkariek euren enpresei datorren ostegun santuan dendak itxi ditzatela eskatu diete gutun ireki baten bidez. Era berean, jaiegunetan eta datorren ostegunean batik bat, erosketarik egin ez dezatela eskatu diote Nafarroako gizarteari; elkartasun eta errebeldia keinu txiki bat. Hirugarrenik, Nafarroako Gobernuari exijitu bustitzeko, publikoki eskatzeko enpresei ez irekitzea.

ELAk Abadiñoko Rothenberger enpresaren kontrako salaketa jarri du, langileak lanera bueltatzera behartu dituelako enpresak

2020/04/03

Salaketa Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Lurralde Ordezkaritzan jarri da, langileek bizi duten ziurgabetasuna salatu eta egoera iraultzeko asmoz. Izan ere, funtsezkoa zerbitzua eskaintzen ez duen arren, langileak lanera joatera behartzen ari da enpresa. Martxoaren 29an argitaratutako Lege Dekretua ez betetzea leporatu dio ELAk Rothenbergerri, funtsezkoak ez diren zerbitzuen geldiaraztea jasotzen duen testua, hain zuzen ere.

Pello Igeregi: "Jaurlaritzak industriako enpresa batzuen interesei erantzuteko langileak beldurtuta lanera bueltarazteko duen obsesioa ulertezina da"

2020/04/01

Koronabirusaren krisiaren erdian, industriako zenbait enpresen interesak defendatzeagatik langileak beldurtuta eta kutsatzeko arriskuaz lanera joatera behartu nahi izatea salatu du ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradun Pello Igeregik. Espainiako Gobernuak indarrean sartutako azken Dekretua aldatzeko Jaurlaritzako Industria Sailaren saiakera iruzurra egitea dela gehitu du.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru-k martxoaren 27an lan-zentroetan eta etxeetan mobilizatzeko deia egin dute, osasuna, enplegua eta lan-baldintzak defendatzeko

2020/03/25

Langileen osasuna, enplegua eta lan-baldintzak gero eta okerragoak direla ikusita, sindikatuek Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eta Confebask eta CEN patronalei eskatu diete osasuna, enplegua eta lan-baldintzak lehenesteko. Funtsezko zerbitzuetan beharrezkoak eta eraginkorrak diren prebentzio-neurriak aplikatzea eskatzen dute, funtsezkoa ez den lan-jarduera oro geldiaraztea, eta enplegua eta lan-baldintzak bermatzea.

Mercadonak ez ditu betetzen Osasun Ministerioak emandako irizpideak Koronabirusaren zantzuak dauden kasuetan

2020/03/27

Mercadonako langileen artean Koronabirusaren zantzuak dauden kasuetan enpresako zuzendaritzak aplikatzen duen protokoloa legez kanpokoa dela salatu du ELAk. Hori dela eta, sindikatuak berehala erretiratzea eskatu dio zuzendaritzari, baita Osasun Ministerioak agindutako irizpideetara egokitzea ere. Zehazki, Ministerioak ezarritako gidak argi dio enpresa edo lantoki batean pertsona bat kutsatuta egon daitekeela uste bada, dagokion autonomia erkidegoko Lehen Arretako Osasun zentrora jo behar duela bertan konfirmatu edo ezeztatu dezaten, hau da, Osakidetzak edo Osasunbideak artatu behar dutela pertsona hori, ez beste inor.

Garbikuntzako enpresa handiak Koronabirusaren krisia aprobetxatzen ari dira murrizketak egiteko diru publikoa jasotzen jarraitzen duten bitartean

2020/03/25

Sektorean garrantzia handia duten enpresak, hala nola, Garbialdi (EHUren, Osakidetzaren edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edo ertzain-etxeen garbiketa bezalako kontratu garrantzitsuekin); EULEN (Ondarroako edo Durangoko garbiketaren arduraduna); ISS (Hezkuntzako garbiketa); edo FCC (Bilboko Udalaren garbiketa), "enpresa piraten adibide batzuk dira, krisiaren aitzakipean murrizketak eta kaleratzeak eginez dirua aurrezten ari direnak". Ehunka langile prekaritatera eta miseriara kondenatzen dituen praktika txar honen aurrean, enpresekin zorrotz jokatzea eskatu dio ELAk administrazioari.

ELAk Eusko Jaurlaritzari helarazi dizkio Etxez Etxeko Zerbitzuko langileen aldarrikapenak Koronabirusaren krisiaren aurrean

2020/03/25

ELAk gogorarazi duenez, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua funtsezkoa zerbitzua da gizartearentzat, beraz, erabiltzaileek artatuak izateko eskubidea eta beharra daukate. Momentu honetan, ordea, Koronabirusagatik kutsatzeko arriskuan diren langileen eskubidearekin talka egiten du horrek. Hori dela eta, erabiltzaileei arreta ona eta segurua bermatzeko zein langileen osasuna ziurtatzeko neurriak proposatu ditu ELAk, besteak beste, honako hauek: testa premiaz egitea laguntzaile guztiei eta artatutako pertsona guztiei; erabiltzaileen eta langileen osasuna zaintzeko beharrezkoak den ekipamendua ematea; eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren plantillak indartzea.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru-k salatu dute garraiolari bat lan-istripuz hil dela AP-8an

2020/03/25

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote ekonomia eta produktibitatea lehenesteari utz diezaiola langileen osasunaren mesedetan, eta neurriak har ditzala lan-istripuen ondorioz hildako pertsonen kopurua gero eta handiagoa delako lan-baldintzen prekarietatearen ondorioz. Martxoaren 24an, AP-8 autobidean asfaltatze lanak egiten ari zela hildako garraiolariarekin 20 pertsona dira jada aurten lan-istripuz hil direnak. Sindikatuek ere gogorarazi dute Zaldibarren oraindik ere bi langile daudela zabor azpian.

Bilboko udalean gertatzen ari den Koronabirusaren etengabeko hedapenari aurre egiteko neurriak berehala hartzea eskatu dio ELAk alkateari

2020/03/25

ELAk salatu duenez, azken asteetan, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren adostasunarekin batera udalak egin duen Koronabirusaren kudeaketa kaotikoa krisi betean dago. Kudeaketa horrek, ELAren atal sindikalak ziurtatu duenez, egoera kezkagarria ekarri du, Covid19-eko kasu positibo gehiago eman baitira (11 kasu baieztatu dira). Alkateari eskatu diote "hitzetatik ekintzetara pasatzea eta teknikariek proposatutako neurriak kontuan hartzea, kontaktuen katea geldiarazteko eta Bilboko langileak eta herritarrak babesteko".

Nafarroako VWko ERTEak ekoizpena geldiaraztea lortu du, langileen lan-osasuna enpresa-onuraren gainetik jarriz

2020/03/16

ELAk Volkswagen-eko langileak zoriondu ditu ekoizpena geldiaraztera behartu baitute enpresa, koronavirusa kutsatzeko fokua saihestuz. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Osasun Publikoaren, Lan Ikuskaritzaren eta enpresaren beraren pasibotasunaren aurrean ekoizpena gelditzeko erabakia inposatzea lortu izana txalotu du sindikatuak. Ildo beretik, funtsezkoak ez diren jarduera guztiak geldiaraztea eskatu du, baita kaltetutako pertsonentzako prestazioak ere.

Zaldibar: zaborraren kudeaketaren iruzurra #ZaldibarArgitu #Landeia

2020/03/13

Eusko Jaurlaritzak kontrol lanik ez egiteak enpresari bidea ireki dio irabaziak edozer gauzaren gainetik jartzeko. Ondorioa: bi desagertu eta kalte larriak ingurumenean zein herritarrentzat. Landeiaren 237 alean ELAren Ingurumen arduradun Ainhara Plazaolak gai honen inguruan hausnartzen du.

Ambuibérica Gipuzkoako bi langile behaketan Coronavirusa duen paziente bat babes neurri eraginkorrik gabeko anbulantzia batean lekuz aldatu ondoren

2020/03/13

ELAko ordezkari sindikal bat eta haren txandako kidea behaketan daude, Anbuibérica Gipuzkoako anbulantzia batean babes neurri eraginkorrik gabeko Coronavirusa duen paziente bat lekuz aldatu ondoren. ELAk beste salaketa bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailean, egiaztatu baitu enpresak ez dituela ematen anbulantzietako langileak babesteko behar diren babes-ekipamendu egokiak, ezta nahikoak ere, Covid19-Koronavirusarekiko esposizioaren arriskuarengatik. Sindikatuak errefusatu egin du "Ambuibérica Gipuzkoaren erabateko arduragabekeria egungo osasun publikoko larrialdi egoeran plantillaren segurtasuna bermatzeko duen betebeharrean", eta, horregatik, dagozkion neurri guztiak, diziplinazkoak barne, berehala hartzeko eskatu die lan eta osasun agintariei.

Smurfit Kappa Nervionen izandako azken lan istripuak lan-baldintzen okertzearen ondorio dira

2020/03/12

ELAk gogor salatzen du martxoaren 11n Smurfit Kappa Nervión enpresan gertatutako lan-istripua. Iurretako lantegiko langile bati zango bat hodien artean trabatuta geratu zitzaion istripuz, eta horren ondorioz ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzia batean. Istripu larri hori ez da bakarra izan; martxoak 6an beste langile bat eraman zuten ospitalera, ponpa bat manipulatzean bigarren eta hirugarren mailako erredurak jasan baitzituen bere eskuetako batean.