Albisteak
Talleres Eléctricos Oyaleko langileek grebari amaiera eman diote, % 10etik gorako soldata-igoerekin akordio batera iritsi ondoren
Soldata eta lan baldintzak hobetzeko bi hilabete inguruko greba mugagabearen ondoren, Talleres Eléctricos Oyal enpresako langileak akordio batera iritsi dira enpresarekin, eta, besteak beste, 2022rako % 10etik gorako soldata-igoerak aurreikusten ditu. ELAk Oyaleko langileak zoriondu ditu, erakutsi baitu zehaztasunez, ikuspegi kolektiboz, indarrez eta grebaren baliabidearengan sinetsita helburuak lor daitezkeela.
Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaiko sindikatuek plataforma bateratua aurkeztu dute aldarrikapenekin
Negoziazio mahaiko lau sindikatuek, ELA, CCOO, LAB eta UGTk, ESK, CGT eta USOrekin batera, elkarretaratzea egin dute Bilboko LHKren aurrean, patronalari sektoreko hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko exijituz, eta ohartarazi dute blokeatuta jarraitzen badu mobilizazio ziklo batean sartuko garela.
ELAk, CCOOk, LABek, USOk, ESK-k eta CGTk 3 greba egun deitu dituzte Arabako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan patronalaren immobilismoa dela eta
Maiatzaren 18, 24 eta 26ko mobilizazio eta grebek dozenaka enpresa-batzorde, kolektibo eta gizarte-mugimenduren eta langileen artean egindako sinadura bilketa jendetsuaren babesa dute
ELAren Bizkaiko Metalaren batzarrak sektoreko hitzarmen on bat lortzeko bidea borroka dela berretsi du
Maiatzaren 13an ELAk batzarra egin du Bizkaiko metaleko ordezkariekin. Bilbon egindako batzarrera joan diren 200 militante baino gehiagok argi dute borroka dela bidea aberastasuna banatuko duen hitzarmen bat lortzeko. Patronalak sektoreko negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu, argi dute Bizkaiko metalgintzan greben eszenatoki batera joango dela
Alconzako grebalarien martxa Berangotik Bilbora, 25 kaleratzeak salatzeko
Otsailaren 28tik Berangoko Alconza lantegian greban dauden langileek oinezko martxa egin dute gaur 25 lankideren kaleratzea salatzeko. Goizeko 8:00ak aldera Berangotik abiatu, eta Bizkaiko Zubia zeharkatuz iritsi dira Bilbora. Bertan elkarretaratzea egin da Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean eta Sabin Etxean amaitu da.
Bi eguneko lanuzteen ondoren, FM Logistic-eko langileek %7,5eko soldata igoera eta soldatak parekatzea lortu dute
ELAko 2 ordezkarik eta UGTko batek (sindikatu horretako beste 2 ordezkarik ez dute akordioa sinatu) soldata igoera izugarriaz gain, lan berdina eginez urtean 1.200 euro gutxiago kobratzen zituzten 25 langilek soldata bera izatea lortu dute
Greba Cenerren (Iruñea) maiatzaren 12an
ELAk eta LABek greba deitu dute maiatzaren 12rako Cenerren, Iruñeko Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalean, enpresak negoziazio mahaian eseri eta langileen aldarrikapenei erantzuna emateari uko egin diolako. Sindikatuek lan baldintzak hobetzea eskatu dute, urteak eman baitituzte baldintza horiek murrizten.
Gureak enpresako langile-batzordeak elkarretaratzea egin du Arabako Foru Aldundiaren aurrean, hitzarmenaren blokeoa eta plantilla jasaten duen diskriminazioa salatzeko
Gureak Araba enpresako langileen batzordeak Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin du, Hitzarmen Kolektiboaren blokeo-egoera salatzeko. Gainera, sindikatuek salatu dute erakunde publiko zein pribatuek Gureak taldeari diru-laguntzak ematen dizkioten bitartean eta talde horrek irabazi handiak dituen bitartean, bertako langileek lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik kobratzen dute eta, gainera, errespetu falta etengabeak jasaten dituzte.
Safetruckeko langileak 200.000 eurotik gorako soldatarik ez ordaintzearen aurka mobilizatzen hasi dira
Safetruckeko langileak enpresako soldatarik ez ordaintzearen aurka mobilizatzen hasi dira, 200.000 eurotik gorakoak baitira. Safetruck enpresak, Belartzako industrialdean kokatua, segurtasun pribatuaren esparruan lehergailuak garraiatzen ditu, eta 2021eko abuztuan 25 langileei nominak ordaintzeari utzi zion. Dietak ere ez ditu ordaindu. Gauzak horrela, 200.000 euro baino gehiago zor dizkio bere plantillari.
Galdamesko Vicinay Mooring Connectors enpresako langileek bat egin dute deitutako grebaren lehen egunarekin
Galdamesko Vicinay Mooring Connectors enpresako 30 langileek gaur eta bihar deitutako bi greba-egunetako lehenengoan parte hartu dute, enpresarekin lortutako akordioa betetzea eskatzeko. Akordio horrek 2021eko atzerapenen ordainketak ezartzen zituen, eta langileen erosteko ahalmenari eustea bermatzen zuen.
FM Logistic enpresan greban hasi dira hitzarmena berritu eta langileen arteko soldata ekiparazioa lortzeko
Ororbiako Kybse lantegian lan egiten duten FM Logistic enpresako langileek lau orduko lanuzteak hasi dituzte gaur txanda bakoitzeko, eta enpresarekin akordiorik lortzen ez badute hitzarmena berritu eta soldatak berdintzeko (1.200 euroko aldea dute lan berean aritzen diren langileek) eta erosteko ahalmena ez galtzeko, maiatzaren 20ra arte luzatuko dira.
16 hilabeteko negoziazioaren ondoren, Gasteizko Mercedes-Benzeko zuzendaritzak ez du akordiorik lortzeko asmorik
ELAk, LABek eta ESK-k salatu dute hitzarmena 16 hilabetez negoziatu ondoren, Mercedes-Benz Gasteizek uko egin diola sindikatuekin hobekuntzak hitzartzeari. Zuzendaritza langileei xantaia egiten saiatu dela ziurtatu dute. Izan ere, Gasteizen 200.000 ibilgailu egiteko -enpresaren etorkizuna bermatuko zuela argudiatuta- langileen lan baldintzak okertzen saiatu da. "Hori bai, Zuzendaritzak ezkutatu egin zuen zifra horiek lortzeak etorkizuneko belaunaldien ustiapena zekarrela, gaur egungoen oso bestelako baldintzekin", azpimarratu dute. Gainera, zuzendaritzak proposamenarekiko jarrera aldatu du. Izan ere, hasiera batean, etorkizuneko akordioa 2021eko uztailerako prest egon behar zela ezarri zen, gero urte bereko abendura atzeratu zen, eta azkenik 2022ko ekainera. "Hala ere, egun batetik bestera, enpresak norabidea aldatu du, orain dio ezinezkoa dela etorkizuna bermatzea eta negoziazioa gelditzea erabaki du".
ELAk epaitegietan salaketa aurkeztu du Berangoko Alconza enpresak eta Irizar taldeak kaleratutako 25 langileak berriro onartzeko
ELAk demanda bat aurkeztu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan-arloko aretoan, Berangon egoitza duen Alconza enpresak apirilean izapidetutako enplegu- erregulazioko espedienteak eragindako 25 kaleratuak baliogabetzeko eskatuz.
SEAren inmobilismoaren aurrean, Arabako Metaleko langileak grebara joango dira maiatzaren 18, 24 eta 26an hitzarmenaren defentsan
Arabako metalgintzako hitzarmena negoziatzeko mahaiaren seigarren bileraren ostean, ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek berretsi egin dute maiatzaren 18, 24 eta 26rako deitutako hiru greba egunak, hitzarmen kolektiboaren alde.
Oria-Goierriko ELAko ordezkariek elkartasuna adierazi diete enpresa-ituna berritzeko greban dauden Irizar E Mobilityko langileei
Adunako Irizar E Mobilityko langileek bederatzi egun daramatzate greba mugagabean enpresa-ituna berritzeko. Gaur, Oria-Goierri eskualdeko ELAko ordezkariek babesa eta elkartasuna adierazi diete.
Gipuzkoako papegintza alorrean elkarretaratzea egin dute Hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko
ADEGI patronalak egin duen eskaintza gutxiegi dela adierazi dute ELA eta LAB, sindikatuetako ordezkariek gaurko elkarteratzearen ostean. "Sektorea osasuntsu dago eta lan eta etekinez beteriko urteak izan ditu" gaineratu dute Tolosan egin duten agerraldian.
Ondarroan gertatutako lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin da
Asteburu honetan Ondarroako Itxasaurre kaleko eraikin bateko fatxada birgaitzeko lanetan izandako lan heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiruk osatutako gahiengo sindikalak.
ELAk premiazko neurriak eskatu ditu lan-ezbeharren aurrean, Hernaniko Zikuñaga paper-fabrikan garraiolari bat hil ondoren
Papelera Zikuñagan (Hernani) gertatutako garraiolari baten heriotzaren aurrean, ELAk plantillen segurtasuna diru-etekinen aurretik lehenestea eta lan-baldintzak kontrolatzeko bitarteko publikoak areagotzea eskatu du. ELAk jakin ahal izan duenez, 69 urteko garraiolari bat hil da gaur goizean Hernaniko (Gipuzkoa) Eziago industrialdeko ibaiaren pareko aparkalekuan kamioiak harrapatuta. Lehenik eta behin, ELAk babesa eta elkartasuna adierazi nahi die biktimaren gertuko pertsona guztiei, eta, aldi berean, ezbeharraren zergatiak eta erantzukizunak argitzeko nahitaezko ikerketa egitea eskatzen du.
Aernnova Engineering enpresako langileek greba egingo dute maiatzaren 3, 5, 10 eta 12an hitzarmena defendatzeko
Aernnova Engineering enpresako langileak grebara joango dira maiatzaren 3, 5, 10 eta 12an, erosteko ahalmenaren galerari eta jasaten dituzten soldata-eskalei amaiera emango dien hitzarmen baten alde. Era berean, langileek salatu dute enpresak jasaten ari den lan-kargaren gorakadaren aurrean malgutasun handiagoa eskatzen duela lanaldian.
Ondarroan gertatutako lan istripua salatu du ELAK
Asteburu honetan Ondarroako Itxasaurre kaleko eraikin bateko fatxada birgaitzeko lanetan izandako lan heriotza salatu du ELAk. Izan ere, Zero Plus Nzeb Berrikuntzak enpresako langile bat hilik aurkitu zuten atzo etxebizitzetako batean. Jada 23 dira lanean hildako langileak. Elkarreratzea egingo da maiatzaren 5ean, ostegunean, Ondarroan.
Greba mugagabea Gasteizko Linamar enpresan, prekaritatearen aurka
Gasteizko Linamarreko (lehengo Uribesalgo) ekoizpen lanetan ari diren langileen % 100ak bat egin du enpresa batzordeak hitzarmenaren alde deitutako greba mugagabearen lehen egunarekin. Batzordeak salatu du zuzendaritzak lan baldintzak prekarizatzen jarraitzen duela.
Gipuzkoako tuneletako mantentze lanetako langileek greba mugagabea hasi dute
AP-1 eta AP-8 autobideetako tuneletako eta GI-632 autobideko Argisao eta Deskargako tuneletako STI instalazioen mantentze lanetako ABEEko langileek greba mugagabea hasi zuten atzo, maiatzak 1, lan baldintzak defendatzeko eta hobetzeko. Grebak jarraipen zabala izaten ari da, eta Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak baino ez daude jardunean, zerbitzu publikoa eta funtsezkoa delako.
Epaitegiek 120.000 euro ordaintzera zigortu dute Novaltia, greba eskubidea urratzeagatik
Epaitegiek 120.000 euro ordaintzera zigortu dute Novaltia, kalte moralengatik eta galera gehigarriengatik. Novaltia enpresako langileek 1.012 egun daramatzate greban, lan baldintza eskasak salatzen. 2019ko uztailean hasita, Europako grebarik luzeena bihurtu da. ELAren iritziz, hori bi arrazoirengatik gertatu da: alde batetik, Novaltiako Zuzendaritzak langileentzako baldintza duinak negoziatzeko borondaterik ez duelako, eta, bestetik, Novaltiak greba eskubidea etengabe urratu duelako.
Apirilaren 27an "Prekarietatea hiltzailea" ekitaldia Amurrion
Azken bi urteetan Aiaraldeako 10 langileek galdu dute bizia lanean zeudelarik. Hori dela eta, egoera salatzeko asmotan zein aski da azaleratzeko bihar, apirilaren 27an, ekitaldia burutuko da Amurrioko kioskoan arratsaldeko 18:30etan.
Bilboestibak hartzekodunen konkurtsoa eskatu du bazkideek etekinak banatzen dituzten bitartean
ELAk salatu duenez, Bilboestibak hartzekodunen konkurtsoa eskatu du likidezia falta argudiatuz, baina azken urteetan etekinak banatzen jarraitu du bazkideen artean. ELAk (batzordeko 13 ordezkarietatik 2 ditu) uste du enpresak (egoera ekonomiko zaila badu ere) egoera hori baliatzen ari dela Bizkaiko sektoreko hitzarmenaren negoziazioan eta, horrela, bere plantillako 300 langileen lan-baldintzak murriztu ahal izateko. Gogoratu behar da Bilboestiba aurrekonkurtsoan zegoela 2021eko abenduaren 4tik. Bilboestiba sozietatea 4 enpresak osatzen dute: CSP Iberian Terminal Bilbao; Berge Maritima Bilbao SLU; Servicios Logisticos Portuarios S.LP; eta Consignaciones Toro y Betolaza S.A.
Apirilaren 25ean Konfederalismo demokratikoa eta Jineolojî inguruko tertulia gauzatuko da Gasteizen
Datorren astelehenean Jineolojî taldeko (kurdistateko emakume taldea) kide batekin egoteko aukera izango dugu ELA Gasteizen.
Lan Ikuskaritzak Altan Bernedo zigortu du grebalariak ordezkatzeagatik eta iruzurrezko kontratazioak egiteagatik
Altan Bernedoko (Araba) greba amaitu ondoren -2021eko azaroan hasi zen eta 2022ko martxoaren 7an amaitu zen langileen baldintzak hobetzen zituen akordioarekin-, Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio greba batzordeari, eta enpresa zigortu du alde bakarreko txanda aldaketak egiteagatik Langileen Estatutua errespetatu gabe, ABLEen iruzurrezko kontratazioak egiteagatik eta grebalariak ordezkatzeagatik. Batzordeak deitoratu du ebazpena eta zigorrak greba amaitu ondoren iritsi izana -enpresa batzordeak behin eta berriz jakinarazi zituen arau hausteak-, enpresaren jardunbide txarrak zuzendu ezin direnean, eta ez du baztertzen Altan Bernedo salatzea grebarako eskubidea urratzeagatik.
Justiziak berretsi du Novaltiak grebarako eskubidea urratzen duela
Justiziak arrazoia eman dio ELAri, eta berretsi du Novaltiak orain dela 1.000 egun baino gehiago greban dauden langileen grebarako eskubidea urratzen duela. Enpresak 2021eko otsailean jakinarazi zuen 14 grebalari, horien artean ELAko greba batzordeko eta enpresa batzordeko hiru kideak, Zaratamoko lantokira lekualdatzeko asmoa zuela; lantoki hori itxita zegoen, jarduerarik gabe eta 2019az geroztik beharginik gabe, eta, beraz, ez zen benetako okupazioa bermatzen greba amaitu ondoren. Gauzak horrela, sindikatuak erabaki hori inpugnatu zuen, eta orain justiziak arrazoia eman dio, Lan Ikuskaritzaren txostenarekin kontraesanean, azken horrek enpresaren erabakia babestu baitzuen. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiak lekualdatze hori baliogabetzat jo du. Erabaki horren atzean arrazoi objektiborik ez dagoela dio sententziak, eta greba eskubidea urratzea izan zela helburu bakarra.
Arabako Metaleko greba erregistratu dute
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek batera erregistratu dute maiatzaren 18, 24 eta 26rako greba deialdia Arabako Metalean. Lan baldintza hobeak aldarrikatu dituzte, eta patronalari urratsak egitea eskatu diote, urteetaan negoziatzen egon eta gero. ELAk, CCOOk eta LABek 2021eko abenduan adostu zuten lan hobekuntzak aurreikusten dituen hitzarmen kolektibo bat lortzeko beharrezko negoziazioak eta ekintza sindikalak bultzatzea; akordio horrekin bat egin zuten, ondoren, USOk, ESK-k eta CGTk. Sindikatuek, orduan, aldarrikapen taula bat adostu zuten helburu argiekin, baina gaur egun oraindik ez du erantzunik jaso SEA patronalaren aldetik, ez baitu lanaldia murriztea planteatzen, ez baitu langileen erosteko ahalmena bermatzen eta ez baitu lan baldintzen hobekuntzarik proposatzen.
ELAk mobilizazioen alde egingo du Bizkaiko Metalean, patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu
ELAk berriz salatu du FVEM Bizkaiko Metaleko patronalak ez duela negoziatzeko borondaterik; izan ere, gaur, apirilak 19, hitzarmena negoziatzeko egindako seigarren bileran, beste behin ere, %2ko soldata igoera eskaintzera mugatu da. Sindikatuak deitoratu duenez, 2021ean KPI %6,5ekoa izanda, eta 2022an %10 ingurukoa, langileak gero eta pobreagoak dira. Hori gutxi balitz, FVEMek baja osagarrietan eta malgutasunean atzera egitea proposatu du, eta langileen lan baldintzak hobetzeko sindikatuen aldarrikapen guztiak errefusatu ditu. Gauzak horrela, ELAk mobilizazioen alde egingo duela iragarri du.