Albisteak
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Gurutze Gorriko langileak Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren barruan daudela esan du
Lan Arloko Salak eman dio arrazoia ELAk aurkeztutako demandari eta astean 35 orduko lanaldia eta sektoreko hitzarmeneko soldata taulak aplikatuko zaizkie enpresako 200 langile baino gehiagori, Gurutze Gorriko hitzarmeneko baldintzen ordez. Epaiak dio ere enpresaren hitzarmenak ezin duela sektorearena okertu.
ELAk Gipuzkoako ehungintza merkataritzaren hitzarmena sinatu du KPI, ordutegi eta digitalizazioarentzako neurriekin
Gipuzkoako ehungintza merkataritzako langileek akordio historikoa lortu dute, 19 eguneko grebaren ostean. ELAk historikotzat jo duen akordio hau 19 greba egun egin ondoren iritsi da, eta sindikatuak, negoziazio mahaian ordezkaritzaren %85 duenak, bultzatutako mobilizazioen fruitua da.
Egiten ari diren grebaren parte, kanpai eta mahatsekin irten dira kalera Gipuzkoako Ehungintzako langileak
Urtebete baino gehiago luzatzen ari den negoziazio antzua deitoratzeko eta Hitzarmen duin bat ahal bait arinen lortzeko mobilizazioa arrakastatsua izan da gaur ere. Egoerarekin nazkatuta daude plantillak eta, oraingoz, urtarrilaren 7ra arte jarraituko dute greban, ELAren babesarekin. Sindikatuak patronalaren pasibotasuna salatu du.
Gipuzkoako Ehungintzako langileek 11 eguneko lanuztea hasi dute ELAren babesarekin, patronalaren blokeoa salatzeko
“Inozentadarik ez Ehungintzaren negoziaketan!” aldarria ahotan, gaur hasi eta urtarrilaren 7ra arte greba egingo dute lurraldeko sektoreko langileek. Beste zortzi greba egun egin dituzte aurten, baina Adegi eta Gipuzkoa Merkatariak patronalek ez dute berba egiteko imintziorik ere egin. Inuzenteen eguna ardatz hartuta mobilizatu dira gaur, eta ekitaldi ikusgarriekin jarraituko dute borroka, oraingoz, datorren astera arte.
Gipuzkoako ehungintzako merkataritzan greba egun gehiago deitu dituzte, abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra
Patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen duenez, greba egun berriak deitu dituzte Gipuzkoako ehungintzako merkataritzan, abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra. Zortzigarren greba egunean, aste honetako bigarrenean, Gipuzkoako ehungintzako merkataritzako langileek gabon kantak erabili dituzte euren lan baldintza eskasak salatzeko. Eguberriak aprobetxatuz, langileek elkarretaratzea egin dute Donostiako San Martin merkataritza gunean, eta Olentzerori bere egoera hobetzeko hitzarmena eskatu diote. Horretarako, honako eskaera hauek jaso dituzte gutunean: lanaldi osoak, ordutegi egokiak, erosahalmena bermatzea, antzinatasun plusa, online plusa...
'Soldata eta lan jardun partzialen loteria' Gipuzkoako ehungintza sektoreko greban
ELAk deituta, greba izan da sektorean gaur, eta beste horrenbeste egingo dute bihar, abenduaren 23an. Zazpi lan uzte egin dituzte aurten dagoeneko, langileen egoera kaxkarra eta patronalaren blokeoa salatzeko. Sindikatuak arrakastatsutzat jo du gaurko greba eguna.
ELAk ez du Gipuzkoako arte grafikoen hitzarmena sinatuko eduki eskasa duelako
Hitzarmen honek erosteko ahalmena galtzea dakar, ez duelako KPI bermatzen eta adosten diren igoerek ez dutelako benetako soldaten igoerarik ekarriko. Ez dago lanaldi murrizketarik, eta hitzarmena ez aplikatzea saiesteko klausularik ere ez da adostu.
ELAk Tolosako Udaletxeko langile funtzionaroen hauteskundeak irabazi ditu
Abenduaren 19an ospatu diren hausteskunde sindikaletan ELAk 47 boto lortu zituen langile funtzionarioen artean, orain dela lau urte baino 37 gehiago. Jokoan zeuden 9 ordezkarietatik 4 lortuta, lehen baino bi ordezkari gehiago izango ditu ELA Sindikatuak.
Gipuzkoako Ehungintza merkataritzan greba patronalaren atzerapausoak salatzeko
Gipuzkoako ehungintzako merkataritzako langileak greba egiten ari dira hitzarmen kolektiboaren egoera salatzeko. Izan ere, egoera larria bizi du sektoreak: feminizatuta dago, langileek gehiegizko partzialtasuna pairatzen dute; digitalizazio prozesuen ondorioz dendak ixten eta langileak kaleratzen ari dira; ez dago promoziorako aukerarik; eta gero eta funtzio eta lan karga handiagoak dituzte. Hurrengo greba egunak abenduaren 22an eta 23an izango dira. ELAk ez du baztertzen greba egun gehiago deitzea eta mobilizazioak indartzea.
Gipuzkoako Metaleko ordezkariak prest daude probintziako hitzarmena negoziatzen hasteko
Gaur Tolosan egindako batzarrean, ELAko ehunka ordezkarik hitzarmen probintzialaren negoziazioa eta aldarrikapen plataformaren edukiak aztertu dituzte.
Osakidetzako garbitasun zerbitzuko lehen greba egunak jarraipen handia izaten ari da
ELA sindikatuak abenduaren 14tik 17ra Osakidetzako garbikuntza zerbikuntzan deitutako grebak jarraipen handia izaten ari da. Negoziazioa desblokeatzea eta garbitasuneko lantaldeari karrera profesionala ordain diezaiotela eskatzen dute langileek.
EAEko Hezkuntzako langileen %60k egin du bat grebarekin
Haurreskoletan eta Haur eta Lehen Hezkuntzan bereziki izan du eragina grebak. Milaka lagun batu dira Gasteizen, goizean, egindako manifestazioan, eta mobilizazioak egingo dituzte arratsaldeko 18:00etan EAEko hiriburuetan.
ELAk Gipuzkoako eraikuntzan hauteskunde sindikaletan duen gehiengoa indartzen jarraitzen du
ELAk Gipuzkoako eraikuntzan duen ordezkaritza indartzen ari da hauteskunde sindikaletan. Irailean hasi zen hauteskunde sindikalen epe trinkoa, eta ELAk %72ko ordezkaritza zuen sektorean. Bada, hauteskundeek aurrera egin ahala, ordezkaritza horri euten dio sindikatuak.
ELAk ez du onartzen LABek eta Adegik Gipuzkoako Arte Grafikoetarako sinatu duten aldebakarreko akordioa
Lau greba egun bateratuak egin ondoren, hitzarmena eskasa da eta ez du langileen aldarrikapenak betetzen.
Irizarrek ez die argitu greban daude garbitzaileei kaleratu edo subrogatu egingo dituen
100. egun daramatzate greban. Teliman garbikuntza enpresaren Irizarreko kontratua azaroaren 30ean amaitu da.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan salatu du ELAk segurtasun, lan baldintza eta zabor kudeaketarako araudia ez dela betetzen autobideetako mantenuan
Azpikontratatutako enpresen egoera ikertzea ere eskatu du sindikatuak, eta administrazio publikoak berak araututako kontratazio zuzenaren alde egin du.
Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek greba luzatu dute abenduaren 1era arte
TAOko eta Gipuzkoako garabietako langileek greba abenduaren 1era arte luzatzea erabaki dute, patronalaren eta udalaren blokeoari aurre egiteko. Erabakia patronalen eta udalen mespretxu-jarrerari emandako erantzuna da. ELAk eta LABek ohartarazi dute, halaber, abenduaren 1eko bileran negoziazioan aurrerapausorik ez badago, mobilizazioek aurrera jarraituko dutela.
Tolosako Asuncion klinikako langileek elkarretaratzea egin dute erosteko ahalmenaren galera eta etorkizunari buruzko ziurgabetasuna salatzeko
Tolosako Asuncion klinikako langileek (Inviza) elkarretaratzea egin dute gaur, KPItik gorako soldata-igoerak izango dituen hitzarmen kolektibo bat eskatzeko eta klinikako egungo langileak subrogatzeko eskatzeko, eskualdean ospitale publiko bat eraikiz gero.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritzako langileak greba arrakastatsua egiten ari dira Black Friday egunean
Gipuzkoako eta Bizkaiko merkataritzako langileak greba eguna dute gaurkoa, ELAk deituta Gipuzkoan (Ehungintza), eta ELA eta LABek Bizkaian (Orokorra, Ehungintza, Zapata eta larrugintza). Eta arrakastaz ari dira egiten. Batez ere kate handienetan ari da eragina izaten. Bizkaian, esaterako, honako dendetan: Cortefiel, Springfield, Woman secret, Oysho, Ikks, Merkalcalzados, edo Bobolik ateak itxi dituzte, eta H&M, Parfois , Stradivarius eta Bershka dendetan oso jende gutxirekin aritu dira lanean. Gipuzkoan ere azpimarratu behar da oso langile gutxirekin zabaldu dituztela dendak, eta kate handienetako dendetan bereziki izan duela grebak eragina.
ELA, CCOO eta LABek udalen eta enpresen arteko adostasuna salatu dute Gipuzkoako TAOren gatazkan
ELAk, CCOOk eta LABek, Gipuzkoako TAOko mobilizazioen deitzaileek, lurralde horretako udalen jarrera salatu dute, 20 eguneko grebaren ostean. Sindikatu horiek bilera ugari eskatu dituzte gatazkan bitartekari izan daitezen; hala ere, tokiko erakundeen erantzuna izan da enpresen eta langileen arteko arazoa dela.
Mitxel Lakuntza: "Soldata eta pentsioen erosahalmena defendatzen ari gara, eta prestazio sozial duinak aldarrikatzen ditugu"
Gaur, azaroak 19, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, 15 000 pertsona baino gehiagok egin dute bat aberastasuna banatu eta lan, pentsio eta zerbitzu publikoen defentsan antolatuko mobilizazioekin. Deialdiak deitu dituztenen artean, ELA, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eta beste hamaika sindikatu eta eragile izan dira.
Gipuzkoako DIAko langileak mobilizatuko dira enpleguaren eta lan-baldintzen alde, enpresak 10 denda Alcampori saldu ondoren
Gipuzkoako DIA supermerkatuetako enpresa-batzordeak, ELA, Fetico, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek osatutakoa, hainbat mobilizazio eta elkarretaratze deitu ditu azaroaren 18tik abenduaren 5era. DIAk Alcampori 10 denda saldu dizkio eta 200 pertsona ingururen enpleguak eta lan-baldintzak bermatu nahi ditu Batzordeak, bai eta salmentaren inguruko informazioa jaso.
Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek greba luzatuko dute, azaroaren 27ra arte
Patronalaren eta udalaren blokeoa ikusita, Gipuzkoako TAO eta Garabietako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute, gutxienez azaroaren 27ra arte, hitzarmena defendatzeko eta negoziazio aktibatzeko. Hala erabaki dute batzarrean, ELAk, CCOOk eta LABek babestuta. Orain arte 13 egun bete dituzte greban. Aldarrikapen nagusiak dira KPIren araberako soldata igoerak eta urteko 1.592 lanordu bermatzea. Izan ere, egun hauetan guztietan ez da mugimendurik izan. Sindikatuen ustez, “dramatikoa” da administrazio publikoek ez erantzutea sindikatuek behin eta berriz egindako bilera eskaerei.
Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroan 35 hezitzaile plaza sortzeko beharra onartu du Eusko Jaurlaritzak
ELAk azken urteetan 27 demanda judizial egin eta aldeko epaiak lortu ondoren, Funtzio Publikoaren txostenak 85 hezitzaile behar direla aitortzen du, hau da, orain dauden baino 35 hetzitzaile gehiago. ELAk positibotzat jotzen du plaza berriak sortzeko beharra aitortzea, horrek langileak gehiegizko lan- eta ordu-kargetatik askatuko bait ditu; horrela, zerbitzua antolatzeko aukera izanik, zentroan artatzen diren adingabe eta gazteei erantzun hobea emanez.
Epaitegiak baliogabetzat jo du Hernaniko Couth Industrial Marking System enpresako aldi baterako enplegu-erregulazioa espedientea
Epaitegiak arrazoia eman dio ELAri eta baliogabetzat jo du Hernaniko Couth Industrial Marking System enpresako zuzendaritzak aurkeztutako aldi baterako enplegu-erregulazioa espedientea. Epaiak enpresari leporatzen dio dokumentazio eskasia, negoziatzeko borondaterik eza eta ageriko antolaketa- eta ekoizpen-arrazoirik eza.
Gipuzkoako TAOko eta garabietako langileak grebara, azaroaren 9tik 16ra
ELAk, CCOOk eta LABek deituta, TAOko eta Gipuzkoako Garabietako langileak greban izango dira azaroaren 9tik 16ra, beren hitzarmena defendatzeko. Aldarrikapen nagusiak dira KPIari lotutako soldata igoerak bermatzea eta 1.592 lanordu izatea. Sindikatuek aurreratu dutenez, akordiorik lortu ezean, mobilizazioek aurrera jarraituko dute. Sei eguneko grebaren ondoren, sindikatuek salatu dute administrazio publikoek ez dutela beren gain hartu nahi gatazkan duten erantzukizuna, nahiz eta udalak izan kontratatzaileak eta, ondorioz, zerbitzuaren arduradunak. Grebalariek behin baino gehiagotan eskatu diete bilera udal arduradunei, baina ez dute erantzunik jaso.
Andoaingo Antex Fibres enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gertatutako lan heriotza eta lan istripu larria salatzeko
Andoaingo Antex Fibres SL enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, joan den astean enpresan izan ziren bi lan-istripuak salatzeko. Hiru eguneko tartean, bi langilek lan-istripu oso larriak izan zituzten. Haietako bat makina batek harrapatuta hil zen. Heriotza berri honekin, gutxienez 66 langile hil dira Euskal Herrian 2022an, horietako 21 Gipuzkoan.
Gipuzkoako TAO eta garabietako laugarren greba-egunaren jarraipena erabatekoa izan da
TAOko eta Gipuzkoako Garabietako langileek laugarren greba eguna dute gaur, hitzarmena defendatzeko. ELAk, CCOOk eta LABek salatu dutenez, ASESGA patronalak abendura arte atzeratu du hurrengo mahai sektoriala, eta azaroan negoziazio-bideak itxi ditu.
Astigarragako Cotronic-eko langileek 12 greba egun egin dute enpresak ezarri nahi duen lan baldintzen aldaketaren aurka
Astigarragako Cotronic enpresako langileek 12 greba egun egin dute gaur, enpresak ezarri nahi duen Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketaren aurka. Movistarreko azpikontrata den enpresa honek, ezarri nahi duen LBFAak, astean 5 egun lan egitetik 6 egun lan egitera pasatzea suposatuko luke, larunbatetan lan egin beharko luketelarik inolako ordainsaririk gabe. Honez gain jaiegunetan guardian egotera behartu nahi dituzte langileak, eta zerbitzurik sortuko ez balitz ez litzateke soldatarik ordainduko. Amaitzeko dieten kobroa ezabatu eta lanaldi zatitua ezarriko luke aldaketak.
Akordioa CIE Legazpin
CIE Legazpiko (Gipuzkoa) enpresa batzordeak (ELA, LAB eta UGT) akordio bat lortu du, gutxienez 200 langilez osatutako plantilla propioa izateko, kontratazio berriak egiteko eta errelebo kontratua aplikatzeko. Akordioa irailean egindako hiru eguneko grebaren ondoren iritsi da, eta azaroaren 2tik aurrera greba mugagabea iragarri ondoren. Akordioaren bidez, azken urteetako etengabeko enplegu galera irauli eta kalitatezko enplegu egonkorra sortu nahi da, batez ere, Legazpiko lantegian azken urteetan egindako inbertsioak kontuan hartuta.