Albisteak

Beste greba-egun arrakastatsua Bizkaiko Merkataritzan

2022/06/24

Bizkaiko ehungintzako Merkataritzan, orokorrean eta larrugintzan eta oinetakoetan atzoko grebak izandako arrakastaren ondoren, sektoreko langileak kalera atera dira gaur berriro, hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Eguneko ekitaldi nagusia eguerdiko 12etan Arriaga plazatik patronalaren egoitzara (Bilbo) abiatu den manifestazio jendetsua izan da. Bertan, langile grebalariek mosaiko bat egin dute, eta bertan hitzarmenaren negoziazioan ukiezinak diren aldarrikapenak islatu dituzte: udako larunbat arratsaldeetako librantza, % 100eko osagarria bajetan eta antzinatasun-plusari eustea.

Jarraipen masiboa izan du Bizkaiko metalgintzako lehen greba egunak

2022/06/23

ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek Bizkaiko metalgintzan deitutako hiru greba-egunetako lehenak jarraipen masiboa izan du. Greba arrakastatsua izan da enpresa garrantzitsuetan, besteak beste, honako hauetan: Sestaoko ACB, Nervacero, Tecuni, Petronorreko kontratak, Arteche, Gestamp Bizkaia, CIE Taldeko enpresa, Bruss edo Elecnor. Ehunka lagunek parte hartu dute pikete informatiboan lehen ordutik. Eguerdian manifestazio handia egin da Bilboko kaleetan, eta bertan 15.000 pertsona baino gehiago izan dira, aberastasuna banatuko duen hitzarmena eskatzeko. Hurrengo greba egunak ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izango dira.

Jarraipen zabala izan du Bizkaiko merkataritza orokorraren, ehungintzaren eta larrugintza zein oinetakoen grebak

2022/06/23

ELAk oso positibotzat jo du merkataritza orokorraren, ehungintzaren eta larrugintza zein oinetakoen zazpigarren greba-eguna. 8.500 langileri eragiten die. Beherapenen lehen egunean, kate handiak erabat itxi behar izan dituzte: Cortefiel, Springfield, Woman secret, Oysho, Ikks, Merkalcalzados edo Boboli. Era berean, beste askok ireki dituzte, baina langile gutxirekin, hala nola H&M, Parfois, Zara, Stradivarius, Massimo dutti, Bershka edo Pull & Bear dendak, non langile gehienek greba egin duten. ELAk CECOBI eta Bizkaidendak patronalei exijitu die negoziazioa blokeatzeari uzteko eta seriotasuna eta erantzukizuna erakusteko. Bihar, ekainak 24, langileek beste greba egun bat egingo dute eta Arriagatik (Bilbo) 12:00etan abiatuko den manifestazio batean parte hartuko dute, Diputazioa aurrean amaitzeko,. Bertan, greba honetara deitutako sektore bakoitzeko langileen aldarrikapenak jasotzen dituen opari bat emango dute.

Bizkaiko metaleko patronalak negoziatu gabe jarraitzen du, grebaren atarian

2022/06/15

ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek salatu dute Bizkaiko metaleko patronalak, FVEMek, ez duela negoziatu nahi, Bizkaiko metaleko greba hasteko astebete falta denean -ekainaren 23, 30 eta uztailaren 1erako dago deitura-. Argi utzi du, beste behin ere, gaur, ekainak 15, egin den bederatzigarren negoziazio bileran. Izan ere, patronalak ez du bileran aurrez aurre parte hartu eta ez du planteamendu berririk egin. Sindikatuek arduragabetzat jo dute jarrera hori eta greba egiteko beharra berretsi dute.

Bizkaiko Metaleko langileek protesta egin dute hitzarmenaren alde BECen, Makina-Erremintaren Biurtekoarekin harira

2022/06/13

BECen Makina Erremintaren Biurtekoaren inaugurazioa dela eta, Bizkaiko Metaleko langileek manifestazioa egin dute Barakaldotik BECen ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT, USO sindikatuek deituta, eta ondoren elkarretaratzea egin dute sektorearen pobretzea, lan ezegonkortasuna eta kolektibo askoren arteko subrogazio eskubidearen berme eza salatzeko, besteak beste. Sindikatuetako ordezkariek azaldu dutenez, hitzarmen sektorialaren sinadura entzun eta aldarrikatu nahi izan dute, politikari, gobernu eta enpresa arloko gonbidatu ezagunak dituen itxuraz izen handiko ekitaldi baten aurrean.

Beti On telelaguntza-zerbitzu publikoko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute, eta ez dute baztertzen greba mugagabea deitzea

2022/06/09

Beti-On, Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzu publikoa, azpikontratatuta, feminizatuta eta prekarizatuta dago; gauzak horrela, langileek bere hitzarmenaren aldeko grebekin eta mobilizazioekin jarraitzen dute. Dagoeneko 25 greba egun egin dituzte jada, eta ekainaren amaieran 33 beteko dituzte. Maiatzaren 12tik, enpresarekin egin zuten azken bileratik, ez da urratsik egin. Plantillak ez du baztertzen greba mugagabea deitzea.

ELAk positibotzat jo du Bizkaiko merkataritzako langileen zein eraikin eta lokaletako garbitzaileen greba eguna

2022/06/09

Bizkaiko ehungintzako, orokorreko, larrugintza eta oinetako merkataritzako langileek eta eraikinetako eta lokaletako langileek indarrak batzea erabaki dute, greba egun bateratuarekin. Bi sektoreentzat baldintza duinak lortzeko borroka elkarrekin eraman dute horrela kalera, eta ELAK oso balorazio baikorra egiten du. Bi manifestazio egin dira Bilboko kaleetan, eta CEBEKen egoitzaren aurrean amaitu dira biak. Hurrengo greba egunak ekainaren 10, 20, 21, 23 eta 24an izango dira. Bihar ELAko garbitzaileek emakumearen ikurra egingo dute Gas plazan (11: 00etan).

Greba Bizkaiko metalean, ekainaren 23an eta 30ean, eta uztailaren 1ean

2022/06/08

Bizkaiko metalaren patronalak erakutsitako blokeoaren aurrean -FVEMek erosteko ahalmena galtzea besterik ez du planteatzen negoziazioetan-, sektoreko langileek lau eguneko greba egingo dute. ELAk, CCOOek, LABek eta UGTk -negoziazio mahaian gehiengoa dutenek-, greba deitu dute ekainaren 23an eta 30ean eta uztailaren 1ean, ESK, USO, CGT eta CNT sindikatuekin batera. Era berean, ekainaren 13an, Barakaldoko BECen egingo den Makina Erremintaren Biurtekoa dela eta, manifestazio bat egingo da hobekuntza nabarmenak izango dituen hitzarmen baten alde. Sindikatuek salatu dutenez, Bizkaiko metaleko enpresek 2021ean irabazi handiak izan zituzten arren, 2022rako ere antzekoak espero dituzte, patronalak negoziazio mahaietan erosteko ahalmena galtzea baino ez du planteatzen, sindikatuen aldarrikapenei jaramonik egin gabe.

ELAk Bizkaiko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuan mobilizazioak sustatuko ditu langileak borrokatzeko prest dauden lekuetan

2022/05/31

Bizkaiko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren sektoreko hitzarmena negoziatzeko mahaiaren azken bileraren ostean, ELAk mobilizazioen aldeko apustua egiten jarraituko du, sektoreko langileak borrokan jarraitzeko prest dauden lekuetan. Sindikatuaren iritziz, patronalen asmoa da ELZko langileek erosteko ahalmena galtzen jarraitzea, eta, are larriagoa dena, sindikatu batzuek uko egin diote berreskuratzeari, eta proposamenak aurkeztu dituzte, 2020an 53 greba egun egitera eraman zuten aldarrikapenen azpitik. ELAk berretsi du garrantzitsua dela urte horietan galdutako erosteko ahalmenaren % 11,20 berreskuratzea eta datozen urteetan KPIaren erreferentzia mantentzea.

Jarraipen zabala Bizkaiko erresidentzietako laugarren greba egunean

2022/05/30

Bizkaiko egoitzetako langileek manifestazio zaratatsua egin dute laugarren greba egunean Gizarte Ekintza Sailaren egoitzatik Foru Aldundira, bere inplikazioa eskatzeko patronalek hitzarmenaren negoziazioan duten planteamendu atzerakoiaren aurrean. Aurrerapenik ez badago mobilizazioak eta grebak areagotuko ditu ELAk.

Jaurlaritzak bere behin-behineko lau langiletik hiru hala izaten jarraitzera behartuko ditu

2022/05/18

Eusko Jaurlaritzak EAEko sektore publikoko aldi baterako 33.125 langile utzi ditu hurrengo egonkortze-prozesuetatik kanpo, hau da, % 72. Jaurlaritzak erabaki du 13.000 plaza pasatxo eskaintzea gaur egun Eusko Jaurlaritzan bitarteko edo aldi baterako lan egiten duten 46.000 pertsona baino gehiagori. Horrela, ez ditu betetzen Iceta Legea eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak sektore publikoaren behin-behinekotasuna % 8 baino handiagoa ez izateko emandako agindua. ELAk ez du egoera hori onartuko, eta, beraz, mobilizazioak bultzatzen jarraituko du behin-behinekotasunak dakarren prekarietatearekin amaitzeko, hala nola Osakidetzan, Administrazio Orokorrean, Sukaldaritzan eta Hezkuntza Publikoaren Garbiketan, etab. Sindikatuak aurreratu du bide juridikora joko duela Eusko Jaurlaritzak edo beste erakunde batzuek Iceta Legeaz egiten duten ez-betetzearen aurrean.

Maiatzaren 30ean, beste greba egun bat Bizkaiko zahar-etxeetan

2022/05/18

Maiatzaren 30ean laugarren greba eguna egingo dute Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Izan ere, 155 egun daramatzate hitzarmenik gabe, lan baldintza oso eskasetan: langile ratioak ez dira aski, eta mendekotasun zein lan karga beharrei ezin erantzun dabiltza, muturreko esplotazio egoeran, salatu dutenez.

Greba egun gehiago deituko dituzte Bizkaiko garbikuntzan, patronalak hobekuntzarik proposatzen ez badu

2022/05/12

Orain arte Bizkaiko garbikuntzan ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako azken greba egunak jarraipen handia izan du. Otsailaren 28an hasi zenetik, emakumezko langileek -sektore feminizatu eta prekarizatua da- 6 eguneko greba egin dute guztira. ELAk positibotzat jo du grebak hainbat sektoretan izan duen oihartzuna, hala nola lantokietan, ikastetxeetan, atarietan, administrazioan... “Garbi geratu da garbikuntzak era guztietako lantokiei eragiten diela, eta hori zen grebaren helburuetako bat, sektoreari balioa ematea eta behar horrek langileen lan baldintzetan isla izatea”, azpimarratu dute sindikatuek.

Jarraipen zabala izan du Bizkaiko Merkataritzako bigarren greba egunak

2022/05/06

ELAk eta LABek Bizkaiko Merkataritzako hitzarmenaren alde deitutako bigarren greba-egunak jarraipen zabala izan du, lehenengoarekin gertatu zen bezala. Gaur, langileek elkarretaratzea egin dute 13: 30etik 15: 30era Bilboko Kale Nagusian, Diputazio parean, Bilboko merkataritzarako kale nagusietako batean. Musika lagun, euren aldarrikapenak gizarteratu eta merkataritza-hitzarmenen negoziazioak blokeatuta jarraitzen duela salatu dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak soldatak % 2a igotzeko hartutako erabakiaren aurka mobilizatuko da ELA

2022/05/05

ELAk mobilizazioak iragarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak soldatak % soilik igotzeko hartutako erabakiaren aurka. Sindikatuak ez du onartuko Bizkaiko Foru Aldundiko, GUFEko eta atxikitako foru-enpresetako langileek erosteko ahalmena galtzea. ELAk salatu du sindikatuek aurkeztutako proposamenetako bat ere ez du entzun nahi izan, eta hitzarmenaren negoziazioak blokeatu ditu BFAk.