Albisteak

Avanza (lehengo PESAko) enpresa batzordeak ekainaren 10ean Arrasateko Peredako lantokian izandako lan istripu larria salatzen du

2020/06/12

Sindikatuek azaldu dutenez, saihestu zitekeen istripua izan da, behin eta berriz salatu baititute hornidura baldintzak eskasak zirela eta arrisku maila handia. “Hobekuntza txiki batzuk egin badira ere, begibistan denez, arazoa ez da konpondu”, gehitu dute. Izan ere, baieztatu dutenez, Pereda lantokiko akatsak larriak dira, eta hau izan da, hain zuzen, azken lan istripuen arrazoia. Ekainaren 16an 14:00etan eta 18:00etan konzentrazioak egingo dituzte lantokiaren aurrean, instalazioen egoera salatzeko eta premiazko irtenbideak eskatzeko.

Zestoako Forjas de Iraetako langileek sinatutako hitzarmenak soldata igoera handiak jasotzen ditu

2020/06/04

Forjas de Iraetako (Zestoa, Gipuzkoa) hitzarmenak soldata-hobekuntza garrantzitsuak jasotzen ditu, hala nola, enpresan jaso beharreko gutxieneko soldata 1.200 eurotik 1.500 garbiraino pasatzea. Gaueko lanaren plusei dagokienez, igoera nabarmenak ere jasotzen dira. ELAren ustez, akordio horrek erakusten du COVID-19 garaian ere langileriak arduraz jokatzen duela, osasun-neurriak eta laneko segurtasunekoak lehenetsiz eta negoziazio kolektiborako eskubidea bermatuz.

Gipuzkoako egoitzetako langileek mobilizazioei ekin diete berriro, koronabirusak 243 eguneko greba atzeratu ostean

2020/05/20

Sektoreko langileek ez dute baztertzen grebara deitzea beren aldarrikapenak kontuan hartzen ez badira, eta Gipuzkoako Foru Aldundia egiten dute jasaten duten prekarietatearen erantzule. Donostian, Gipuzkoa Plazan, egindako elkarretaratzean, langileen lan-baldintzak eta egoitzetako adinekoen bizi-baldintzak duintzeko hasitako bideari berriz ekingo diotela iragarri dute. Aldundiari sektore horren baldintzak hobetzeko exijitu diote, orain, inoiz baino gehiago, gizartearentzat funtsezkoa baita.

Ken Loachek, beste behin, bere babesa eta elkartasun osoa adierazi die Gipuzkoako egoitzetako langileei

2020/04/20

Ken Loach zinema-zuzendari britainiarrak babesa, elkartasuna eta maitasuna erakutsi dizkie Gipuzkoako Egoitzetako langileei, oraingoan, posta elektronikoa bidez; izan ere, haien borroka lehen eskutik ezagutu zuen Donostiako Zinemaldian. Bere "Sorry, we missed you" filmarekin lortutako saria egoitzetako langileei eskaini zien. Loachen eskutitza langile talde honek berriki bidali zion beste bati emandako erantzuna izan da. Loachek El País egunkariko elkarrizketa batean esandako hitzak eskertu zituzten erresidentzietako langileek, Covid-19aren aurrean babes-neurrien faltan izaten ari diren zaurgarritasun-egoera salatzen baitzuen elkarrizketak.

Epaitegiak gezurtatu egin du Gipuzkoako Aldundia, eta zahar-egoitzetako osasun neurriak betetzeko eskatu dio

2020/04/16

Arrazoia eman dio ELAri Iurramendi (Tolosa) eta San Jose (Ordizia) zentroei buruzko bere demandan, eta Gipuzkoako Aldundiari exijitu dio zentroen egoera larria ez ezkutatzeko. Donostiako Lan Arloko Epaitegiak bi auto ezagutzera eman ditu ZuetaBiok eta Eulen Servicios Sociosanitarios enpresei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari presaz eta berehala, pandemiak irauten duen bitartean, araudian onartutako neurri guztiak bete ditzaten eskatzeko: gidak eta protokoloak osorik betetzea, eta egoitzen egoerari erantzuteko premiazko laguntza eskatzea, beste neurri batzuen artean. Hau izan da ELAk jarritako salaketa baten erantzuna. Gogoratuko denez, Tolosako Iurramendi, Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao egoitzetako langileen osasun, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea babesteko hiru eskaera aurkeztu zituen ELAk joan den astean.

Zaharren hiru egoitza - Tolosako Lurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose, hain zuzen – eta Gipuzkoako Aldundiaren aurkako demandak aurkeztu ditu ELAk

2020/04/14

ELAk Tolosako Lurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose egoitzetako langileen osasun, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea babesteko demanda bana erregistratu du Donostiako Lan Arloko Epaitegian, eta kautelazko neurriak eskatu ditu zuzendaritzak berehala eman diezazkien homologatutako norbera babesteko ekipamenduak langile guztiei, hauek behar bezala erabili eta plantilla osoari testak berehala egiteko eskatu du. Eskarian, ELAk ere exijitzen du langileen osasuna bermatzen ez den egun bakoitzeko isuna jartzea zerbitzua kudeatzen duten enpresei.

ELAk Gipuzkoako hiru Erresidentzi eta Diputazioa auzitara eramango ditu, bertako langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzeagatik

2020/04/13

Bihar, apirilak 14, ELAk Tolosako Lurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose egoitzetako langileen osasuna, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea babesteko hiru demanda erregistratuko ditu lan-arloko epaitegian, eta kautelazko neurriak eskatuko ditu zuzendaritzak berehala eman diezazkien homologatutako norbera babesteko ekipamenduak langile guztiei, behar bezala erabil daitezen eta langile guztiei testak berehala egin dakizkien. Langileen osasuna bermatzen ez den egun bakoitzeko, zerbitzua kudeatzen duten enpresei isuna jartzeko ere eskatuko du ELAk eskarian. Gainera, Osakidetzaren esku-hartze urgentea eta integrala eskatzen du erresidentzietan, baliabideak hedatuta, Covid-19ko kutsatzeen egoera kritikoa baita haietako batzuetan.

Azkoitian beste zabortegi bat irekitzeko baimena eman da, sekretismo osoz

2020/04/10

Aste honetan jakin berri dugu Eusko jaurlaritzak Larke 360 enpresari Azkoitian hondakin ez arriskutsuak balorizatzeko planta bat irekitzeko baimena eman berri diola. Udaleko oposizioko taldeek arriduraz hartu dute berria, udalak ez baitie zer esan eta EAEko Aldizkari Ofizialaren bitartez jakin baitute. Zaldibarkoaren ondoren, transparentzia eza nagusitzen da oraindik ere EAJren hondakinen kudeaketa politikan.

Zahar etxe eta ongizate egoitzetako langile guztiei berehala testak egin diezazkietela eskatu du ELAk

2020/03/21

Coronavirus covid-19 krisia hasi zenetik, ELAko ordezkariek protokoloa berrikusteko eskatu diete beren enpresei, egoiliarren (gehienak patogeno horren aurkako arriskukoak) arreta egokia bermatzeko eta egoiliarren nahiz langileen osasuna zaintzeko beharrezko neurriak hartzeko. Hala ere, foru-aldundien eta enpresen aurreikuspenik ezak eta erabakiak berandu hartzeak eragin du jada osasun-krisi bat dena are gehiago larriagotzea adinekoen egoitzetan.

Koronabirusaren aurrean, lehentasunak: osasuna eta pertsonak

2020/03/15

ELAk gure eskubideak eta gure osasuna lantokietan defendatzeko honako argibide praktikoak zabaldu nahi ditu. Edozein zalantza baldin baduzu, deitu telefonoz sindikatura (kontsulta presentzialak sahiestu behar ditugu). Zaindu zaitez, zaindu gaitezen. Gure eskubideak defendatu ditzagun!

ELAk Gipuzkoako egoitzen eta eguneko zentroen sektorean greba atzeratzeko erabakia hartu du

2020/03/13

Koronabirusaren zabaltzeak sortutako egoera larria ikusita, eta 243 eguneko grebaren ostean, ELAko grebalariak greba atzeratzea erabaki dute, egoera normaldu arte.Gipuzkoako egoitzen eta eguneko zentroen sektoreko ELAko langileek bi urte daramatzate greban. Bi helburu nagusi ditu greba honek: batetik, emakumezko langileen lan baldintzak hobetzea, eta, bestetik, plantillak handitzea, arreta zerbitzuan kalitate handiagoa emateko.

Ambuibérica Gipuzkoako bi langile behaketan Coronavirusa duen paziente bat babes neurri eraginkorrik gabeko anbulantzia batean lekuz aldatu ondoren

2020/03/13

ELAko ordezkari sindikal bat eta haren txandako kidea behaketan daude, Anbuibérica Gipuzkoako anbulantzia batean babes neurri eraginkorrik gabeko Coronavirusa duen paziente bat lekuz aldatu ondoren. ELAk beste salaketa bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailean, egiaztatu baitu enpresak ez dituela ematen anbulantzietako langileak babesteko behar diren babes-ekipamendu egokiak, ezta nahikoak ere, Covid19-Koronavirusarekiko esposizioaren arriskuarengatik. Sindikatuak errefusatu egin du "Ambuibérica Gipuzkoaren erabateko arduragabekeria egungo osasun publikoko larrialdi egoeran plantillaren segurtasuna bermatzeko duen betebeharrean", eta, horregatik, dagozkion neurri guztiak, diziplinazkoak barne, berehala hartzeko eskatu die lan eta osasun agintariei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erresidentzietan ez du bermatzen Koronabirusaren inguruan ezarritako gomendioak betetzea

2020/03/11

ELAk salatzen du Gipuzkoako Foru Aldundia Erresidentzietan koronabirusari buruz egindako mediku-gomendioak erabiltzen dituela iritzi publikoaren aurrean aurpegia zuritzeko, inondik inora ere ez baitu bermatzen benetan aplikatzea. Zehazki, ELAk salatzen du prebentzio-delegatuekin egindako bilerak, derrigorrezkoak direnak, ez direla egiten ari edo oso egoitza gutxitan egin direla. Asteburuan lanean aritu diren eta infekzio-kasuren baten inguruko susmoak izan dituzten langileek ez dute inolako erantzunik jaso zuzendaritzetako arduradunen aldetik. Gainera, egia da egoitza askotan maskara, xaboi edo termometro nahikorik ez dagoela.

Lan sailak greba eskubidea ukatu die Hezkuntzak azpikontratatutako garbitasun langileei

2020/03/10

Eusko Jaurlaritzaren Lan sailak gutxieneko zerbitzuen inguruan eman duen aginduak praktikan ukatu egiten die greba eskubidea Hezkuntzak azpikontratatutako lnagileei. Langileon baldintzak arautzen dituen lan hitzarmena 2014an iraungi zen, hots, bost urte luze igaro dira, eta garai honetan enpresek negoziazioa etengabe blokeatu dute; bitartean, Hezkuntza sailak ezikusiarena egin du. Honen ondorioz zerbitzu horiek ematen dituzten langileek hainbat greba egin dute negoziazioaren bost urteotan; duela gutxi bost asteko greba deitu zuten.

“Instituzioetatik jasotzen dugun tratu txarren aurrean babesa eskatzeko itxi gara Emakumeen etxean” #erresidentziakborrokan

2020/03/05

Gipuzkoako erresidentzietako langileek Donostiako Emakumeen Etxean itxialdian jarraitzen dute, erakundeen aldetik jasaten duten tratatu txarraren aurrean babesa eskatzeko. Emakume hauek 234 daramate greban, eta euren helburuak lortu arte borrokan jarraituko dutela azpimarratu dute. Gainera, Martxoaren 8a dela-eta bai ELAk eta bai mugimendu feministak deitutako ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu dute.

Gipuzkoako erresidentzietako grebalariak Donostiako emakumeen etxean sartu dira ekintza baketsu batean erakunde publikoen propaganda feminista salatzeko

2020/03/04

233. greba egunean, Gipuzkoako erresidentzietako langileak Donostiako Emakumeen Etxean sartu dira ekintza feminista eta baketsu batean. Bere burua emakumeen babeslekutzat duen eta Donostiako udalarena den espazioa hartu dute helburu argi batekin: erakunde publikoek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta patronalek, purplewashing edo propaganda feminista egiten duten bitartean emakumeen lan eta bizi baldintzak sistematikoki prekarizatzen dituztela salatzea.

UPV/EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen lehen lanuzte egunaren jarraipen zabala

2020/03/02

Lan hitzarmenaren defentsan EHUk eta hezkuntza sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboaren lehen greba egunaren jarraipena oso zabala izan da. ELA, CC OO, LAB eta ESK sindikatuek bost asteko grebara deitu dute sektorean. Greba horren bidez, langileek enpresak behartu nahi dituzte hitzarmena sinatu ahal izateko edukiak dituen negoziazio batera. Puntu nagusia da soldatak parekatzea Eusko Jaurlaritzako garbiketako langile propioekin alderatuta. Soldaten arteko aldea, gaur egun, %13tik gorakoa da. Bost urteko negoziazioaren ondoren enpresek mahaira joateari utzi diote, eta Euskal Administrazio Publikoak beste aldera begiratzen du.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta patronalak zaintza prekarioaren alde erresidentzietako langileek egindako parodia batean

2020/02/28

Markel Olano, Maite Peña... Gipuzkoako erakunde publikoetako ordezkaritza zabala atera da egoitzetatik kaleetara, zaintza prekarioen alde daudela argi oihukatzeko. Ondoan izan dituzte Adegi, Garen, Lares eta MATIA patronalak ere, Gipuzkoako adinekoen erresidentzietan kostuak murriztu eta etekinak handitu nahi dituztela onartzeko prest. Hala antzeztu dute, behintzat, Gipuzkoako erresidentzietako langileek bere 228. greba egunean egindako parodia batean. `Zaintza prekarioen alde´ lelopean trajea soinean eta arduradun politikoen aurpegien maskarak jantzita, propaganda feministari behingoz uko egin eta berdintasunaren aldeko benetako politikak ezartzea exijitu diote Aldundiari.

Gipuzkoako Metaleko Lan hitzarmenaren negoziazioa hasi da

2020/02/18

Otsailaren hasieran, ELAk Gipuzkoako metalaren mahaia deitzea erabaki zuen; izan ere, 2010-11 urteetarako hitzarmena zegoen indarrean. Goiz honetan, gainerako sindikatuek eta Adegi patronalak hitzarmenaren berritzea negoziatzeko borondatea agertu dute.