Albisteak

Datozen egunotan sindikatuek mobilizazio berriak iragarriko dituzte Bizkaiko metalean

2019/10/14

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, CNT eta USO sindikatuetako ordezkariek balorazio baikorra egin dute irailaren 30etik urriaren 4rarte Bizkaiko metalean eginiko grebak izan zuten jarraipenarekin. Bost egunetan Bizkaiko Metalean produkzioa eten egin zela azpimarratu dute. Bestalde, datozen egunetan mobilizazio berrien egutegia zehaztuko dutela aurreratu dute ELAko egoitzan izandako agerraldian. Era honetan, Bizkaiko patronalaren aldetik “tamalez” ez dutela inolako mezurik jaso adierazi dute.

Urkullu Bizkaiko patronalarekin bat datorrela argi geratu da berriro ere metaleko sindikatuen esanetan

2019/10/11

Bizkaiko metaleko ordezkariek Eusko Legebiltzarrean jarraitu dute Lehendakariak izan duen agerraldia. Urkulluren hitzaldia entzun eta gero, ELA, LAB, CCOO eta UGTeko ordekariak bat etorri dira Lehendakaria patronalaren alde dagoela adierazterakoan. “Urkulluk bat egiten du patronalarekin eta botere ekonomikoekin. Sindikatuekin, ordea, Eusko Jaurlaritzako inork ez du egon nahi izan, metalgintzako langileen eskariak eta gure borrokaren eta greben zergatiak entzun ahal izateko”.

Bizkaiko Metaleko langileek manifestazio jendetsua egin dute Bilbon bost egunetako grebari amaiera emanez

2019/10/04

Aste honetarako deitutako bosgarren greba eguna izan da Bizkaiko Metalean. Aurreko deialdietan bezala, jarraipena oso handia izan da eta berriz ere milaka eta milaka langilek Bilboko kaleak bete dituzte ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, USO, CGT eta CNTk deitutako manifestazioan. Sindikatuen esanetan %85ko jarraipena izan du grebak bost egunotan. Manifestazio honetan Mitxel Lakuntza idazkari nagusia izan da. Lakuntzari lotsagarria iruditzen zaie Urkullu Lehendakariaren Eusko Jaurlaritzaren jarrera eta jokaera; izan ere, bere babesa eskaini diote patronalari.

Bizkaiko metaleko grebak babes handia izaten jarraitzen du

2019/10/01

Bizkaiko Metalgintzan aste honetarako deitutako bigarren greba egunak jarraipen handia izan du, % 85 ingurukoa, hain zuzen ere. Bestalde, milaka lagun bildu da Zornotza eta Erandion egindako manifestazioetan. Ostirala bitartean egingo diren lanuzteek langileon indarra erakutsi eta lan hitzarmen berri dat lortzeko balio izango dutela azpimarratu du ELAk. Hiru helburu ditu gatazka honek: sortzen dugun aberastasunaren banaketa justua, prekaritatearen aurkako borroka eta lan-baldintza duinak lortzea.

Jarraipen handia izan du Bizkaiko Metalean aste honetarako deitutako lehen greba egunak

2019/09/30

Bizkaiko Metalgintzako grebaren jarraipena % 85ekoa izan da. Bestalde, aurreko deialdietan bezala, jarraipena oso handia izan da eta berriz ere milaka eta milaka langilek (15.000) Bilboko kaleak bete dituzte ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, USO, CNT eta CGT sindikatuek deitutako manifestazioan. Abiatu aurretik, sindikatuetako ordezkariek Urkullu Lehendakariak Bizkaiko patronalaren alde egindako adierazpenak gaitzetsi dituzte. Bestalde, metaleko eta pentsionisten manifestazioek bat egin dute Bilboko Udaletxearen inguruan.

Aurrerapen nabarmenik gabe amaitu da Bizkaiko metaleko bilera

2019/09/23

Bizkaiko metaleko negoziazio mahaiko bilera berrian, patronalak testu berri batzuk luzatu ditu bere planteamendu berrituekin. Hasierako irakurketa bat eginda, FVEMek plazaratutako edukiak oraindik urrun geratzen dira sindikatuen plataforma amankomunetik. Ondorioz, Bizkaiko Metalean deituta dauden greba egunak mantenduko dira, irailaren 30etik urriak 4rarte.

Bizkaiko metal arloko beharginek Bilboko kaleak bete dituzte

2019/09/21

Manifestazio handi bat egin dute Bizkaiko metaleko beharginek grebaldi berri baten atarian; 8.000 lagun inguru batu dira protesta honetara. Uda aurreko greba arrakastatsuak egin ostean, gaur ere argi geratu da Bizkaiko Metaleko borrokak jarraipena duela. Zentzu honetan, ELAtik manifestazioan egon diren metaleko langileak zoriondu nahi ditugu, eta noski, baita ere, guri babesa ematera gerturatu diren pertsona eta eragile guztiak ere. Berriro ere agerian utzi dugu prest gaudela beste bost greba egun aurrera eramateko, irailak 30etik urriak 4rarte hain zuzen ere.

Mobilizazioak Tubacex-en izandako lan istripua salatzeko

2019/09/19

Langileen batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu Tubacex-en izandako lan istripu hilgarria salatzeko. Lehena, arratsalde honetan bertan izango da lantegiaren aurrean 18etan. Bestea, ostiralean, eguerdiko 12etan Amurrioko merkatuan izango da. Tubacex enpresan aurten gertatu den bigarren hildakoa da, pasadan uztailak 4 ean beste langile bat zendu zen makina batek harrapatua. Hildakoa 61 urte zituen eta Eusetek GasSL enpresako langilea zen. Enpresa hau ohiko azpikontrata bat da Tubacexen, labeen mantenimendu lanak egiten dizkio, baina langilea lehen aldiz egiten ari zen lan mota hau.

Behargin bat hil da Tubacex enpresak Amurrion duen lantegian

2019/09/18

Langile bat hil zen irailaren 17an Amurrion. Bero handiko gune batean zegoen, eta momentu jakin batean ondoezik sentitu eta konortea galdu zuen. Eustek Gas enpresako langilea zen eta labeak garbitzen ari zen, azpikontratatuta. 59 urte zituen.

ELA, LAB, CCOO eta UGT-k Bizkaiko metaleko bost eguneko grebari eutsiko diote

2019/09/10

Irailaren 30ean eta urriaren 1, 2 ,3 eta 4an egingo dute greba Bizkaiko metalean. Patronalarekin bildu ostean hartu dute bost eguneko greba deialdia mantentzearen erabakia, patronalak negoziatzeko inongo borondaterik ez duela berretsi eta gero. Izan ere, ELA, LAB, CCOO eta UGTren esanetan, patronalak bilerara eraman duen eskaintza oso eskasa izan da. Azaldu dutenez, patronalak ez du ezer planteatu subrogazio eskubideari buruz eta prekaritatearen eta behin-behinekotasunaren aldeko jarrera garbia erakutsi du. "Argi utzi digute aurrez aurre duguna patronala dela, sektorean sortzen ari den aberastasuna banatzeko asmorik ez duen patronala, hain zuzen ere", gaineratu dute sindikatuek.

FVEM gezurretan ari da Bizkaiko Metalaren hitzarmenaren negoziazioari buruz

2019/07/18

ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNTk deituta, Bizkaiko metaleko langileek kontzentrazioak egin dituzte Petronor, Elecnor, Astilleros Murueta, Ormazabal eta Leyde Steel enpresen egoitzen aurrean, Euskadiko hitzarmen sektorial garrantzitsuenetarikoan lan baldintza duinak bermatu daitezen exijitzeko. FVEM, Bizkaiko Metaleko Enpresen federakundea, gezurretan ari dela salatu dute ere. Langileak greban izango dira irailaren 30etik urriaren 4ra.

Bizkaiko Metalgintzako delegatuen batzarra egin du ELAk

2019/07/03

Uztailaren 3an Bilbon izan den batzarrean ELAko 250tik gora delegatu Bizkaiko Metaleko egoerari buruz aritu dira, 5 greba jardunaldi eta mobilizazio egin ostean. Helburuak lortu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa hartu dute bertan bildutakoek, hau da, sortzen ari den aberastasuna era justuan banatu arte, eta Bizkaiko metalean prekaritatea gelditzeko neurriak eta lan baldintza duinak bermatuko dituen hitzarmen sektoriala lortu arte.

Bizkaiko igerileku, kirol zelai eta lokaletako langileak greba egin dute

2019/06/27

Bizkaiko kirol lokal eta zelaietako langileak sektorean enplegu duina lortzeko borrokan ari dira. Izan ere, plantillak profesionalizatu dira, baina hori ez da lan-baldintzen hobekuntzan igarri. Esan daiteke ekainaren 27ko lanuztea masiboa izan dela . Mobilizazioak goizeko 10etan hasi dira CEBEK patronalaren egoitza aurrean, eta hiru ordu beranduago Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean amaitu dira. Ibilbidean zehar sektorean egiten den lana erakusteko hainbat ariketa egin da, esaterako zumba edo dantza eskolak.

Bizkaiko Metalean izan den laugarren greba egunak %85eko jarraipena izan du

2019/06/20

Bizkaiko Metaleko laugarren greba egunak ere parte hartze handia izan du, sektoreko langileen %85ak deialdiarekin bat egin baitu. Deialdiak babes handia jaso badu ere, ELAk Durangaldean gertaturikoa salatu nahi izan du. Izan ere, azaldu duenez, Durangaldean izan den Ertzaintzaren jokabidea neurrigabea izan da. Ildo beretik, eragindako istiluek grebaren helburua desitxuratzen dutela salatu du.

Bizkaiko metaleko langileek Bilboko kale nagusiak bete dituzte

2019/06/07

Bizkaiko Metalako hirugarren greba egunak ere jarraipen handia izan du eta milak lagun bildu dira Bilbon beste manifestazio handi batean. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuotako ordezkariak pozik agertu dira aste honetan grebak izan duen jarraipenarekin.

ELA, LAB eta UGTk inplikazioa eskatu diote EUDELi Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren hitzarmen berriaren negoziazioan

2019/06/07

EUDELek Bilbon duen egoitzaren aurrean egin dute elkarretaratzea. Bertan gogora ekarri dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua lehentasunezko zerbitzu publikoa dela eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barnean sartuta dagoela. Gizarte Zerbitzuen Legearen arabera udalerriena da zerbitzuaren titulartasuna, Gizarte Zerbitzuen zorroan erregulatuta ez dagoela.

Jarraipen handia Bizkaiko Metalaren bigarren greba egunean

2019/06/06

Bizkaiko Metalgintzako grebaren jarraipena % 85 koa izan da. Bestalde, Milaka lagun bildu da Barakaldoko BEC aurrean: izan ere, enpresen goi bilera ospatzen ari da bertan. ELAren aburuz FVEM patronala harrotuta dago eta sektorean sortzen den aberastasuna oso-osorik poltsikoratu nahian jarraitzen duenez, erantzun irmoa eman diote langileek berriro ere.